Datorren maiatzaren 29an, igandean,Araba eta Bizkaiko lurretara, Gorbeiako parke naturalera, irteeraantolatu du Goierri Kirol Elkarteak. Ondokoa izango da egingo dutenibilbidea:
Garrastaxu (Baranbio) – NAFAKORTA (1.017 m) – ODERIAGA (1.245 m) – Arraba – LEKANDA (1.203 m) – Axularreko Atea – Urigoiti.
Gorbeako Parke Naturalak xarma handiaeta paisaia ikusgarriak ditu, Goierri mendi sailetik esan dutenez.Erliebe handiak gailenduta, Itxina bezalako kareharrizko goragunemalkartsuaz agertzen da, edo Nafakorta, Oderiaga, Gorbea… bezalakotontor handiak borobilduz. Mendigunean sortzen diren urak sakanmalkartsuak eta sakonak sortu dituzte.
Itxinako biotopo babestuko eremua,karstikoa da. Harkaitzduna, sakonuneekin eta erakargarritasun handikopaisaia du. Bere magalean kobazulo eta leize ugari daude. Gune honenIparraldean Atxak izeneko monolitoak zerurantz altxatzen direlarik.Ibilbideak Mendebaletik Ekialdera parkea zeharkatzen du Egiriñaokoinguruetaraino, ondoren Ipar-Mendebal norabidean Itxina zeharkatuzUrigoitira joateko. Baranbioko Garrastatxuko baselizan hasi etaNafakorta eta Oderiaga mendietara igo ondoren Arrabako zelaietarainojoango gara. Paraje eder honetatik Lekandako tontorrera igoko garaeta Itxinako gailurreria eta Axularreko Atea pasatu ondoren,Urigoitira jaitsiko gara ibilbidea bukatzeko.
Maiatzaren 29a, goizeko zazpietanizango da irteera ordua, ohi bezala Goierriko Kirol Elkartearenegoitza paretik. Izena emateko epea jada irekita dago, kirolelkartearen egoitzan bertan.