Ohiane Zabaleta, Unai Badiola eta JonAltolagirre Bilduko hautagaiek eskaini zuten atzo arratsaldeanprentsaurrekoa. Jarraian duzue irakurgai bertan esandakoa:
313.231 botok instituzioetan siglak aldatzea baino haratago doan aldaketa bat jarri dute martxan. Sentsibilitate ezberdinak bilduz, Euskal Herrian benetako demokrazia lortzea helburu duen indar geldiezina abiarazi dute bozka horiek. Euskal Herrian bakean bizi nahi dugu, injerentziarik gabe, mehatxurik gabe eta eskubideen urraketarik gabe. Indar politiko guztiek toki izango duten herria eraiki nahi dugu, hiritar guztiek duten eskubide zibil eta politikoak errespetatuko dituena.
Aldaketa abiarazi dugu eta bide horretan lan egiteko agindua adierazten dute Urretxun lortutako botoek ere. Bildu lehenengo indarra da, bozka gehien lortu dituena.
Alderdia Botoak Zinegotziak
- BILDU 1201 6
- EAJ-PNV 959 4
- PSE-EE 554 2
- H1! 298 1
- ARALAR 191 0
- PP 177 0
- EB 124 0
Gure betebeharrak hasi baino ez ditugu egin. Orain indar politiko guztion ardura da Urretxuko Udalbatza osatzea. Maiatzaren 22ko emaitzak jakin bezain pronto, elkarrizketa txanda bati ekin diogu gainerako indar politikoekin. Bertan, gure udal programa mahai gainean jarri, gure ideiak beste alderdiekin konpartitu eta ditugun adostasunen inguruan hitz egitea da gure asmoa.
Adierazpen honekin herritarrei luzatzen diegun mezua argia da: gardentasun osoarekin, eta zintzotasun osoz, adierazi nahi dugu herriaren parte-hartze zuzena bilatu eta bideratuko dugula Udalean. Nahitaezko jotzen dugu horretarako, gure hitzek ekintzekin koherentzia izan dezaten, herritar guztien interesen alde, desadostasunak adostu eta orain arteko indar metaketaren filosofiari jarraiki, lehenbiziko urratsa guk geuk ematea: elkarrizketetan parte hartzeko eta adostasunak biltzen jarraitzeko gidaritza eta konpromiso irmoa hartu dugu.
Urretxuk merezi duelako eta herritarrok gugan jarri duzuen konfiantza aintzat hartzen dugulako, ekainaren 11n eratuko den Udal Gobernua horren isla izatea nahiko genuke.
Besterik gabe eta bidelagun izango zaituztegulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena. Urretxuarrek euren botoekin eskatu dutena egi bihurtzea gure esku dago.
Eskerrik asko guztioi eman diguzuen babesagatik.
Urretxuko Bildu
- Ikusi bideoa jarraian: