Urretxuko Udal Kirol Zerbitzuak etaGipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Departamentuak antolatuta,”Kirolari ateak zabalik” ekimena izango da seigarren urtez Aldirikiroldegian. Ekimen honen helburu nagusienak, herritarrei dituztenkirol baliabideak eskura jarri, eta kirol zaletasuna gizarte sektoreguztietan zabaltzea dira.
Seigarren edizio honetan, kirolaegiteko ohiturarik ez duten herritarrak animatu nahi dituzte batezere. Kirol instalazioak, bertatik bertara ezagutzeko gonbitea luzatudiete, baita berauek erabili edo antolatuta dauden kirol jardueretanparte hartzeko ere.
Aldiri Kiroldegian honako programazioaprestatu da:
ZIKLOINDOR irekia:
- 1. txanda: 10.00-11.00 (16 pertsona)
- 2. txanda: 11.00-12.00 (16 pertsona)
- 3. txanda: 12.00-13.00 (16 pertsona)
Kantxa erabilerak:
- 9.00-10.30: Saskibaloia
- 10.30-13.30: Areto Futbola
Kantxa erabiltzeko taldeek eman beharkodute izena. Informazioa 943 038092 telefonora deituta eskuratudaiteke.