Ibaialde izeneko erakusketa ibiltariainauguratu zen atzo Urretxuko udaletxean. Erakusketa, EuskoJaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza etaArrantza sailak sortu du, inguruko erreka eta ibai-ertzak hobetoezagutarazteko helburuarekin. Erakusketa, udaletxeko baxueraberrituan dago ikusgai.
Ibaialde Ingurumen Hezkuntzako programada. Programaren barruan proposatzen diren jardueren artean erakusketamugikorra dago, bederatzi panelez osatuta.
”Ura, altxor naturala” izenekoakematen dio hasiera erakusketari. Bertan, urak gure bizitzan duengarrantzia azaltzen da, izan ere, ezinbesteko baliabide mugatuabaita. ”Gure ibaiak” panelak, izenak dioen bezala, ikusleak gureibaietara gerturatzea du helburu. Bertan, Kantauriko etaMediterraneoko isurialdeetako ibaiak deskribatzen dira. Biisurialdeetako emariak ere parekatzen dira adibideen bitartez.Ibaiekin jarraituta ”Ibai ingurunea, sistema bizia” delakopanelaren bitartez, ibaia hiru zatitan banatzen da. Besteak beste,bertan bizi diren izakiak azaltzen ditu. ”Ibaia kulturaiturria”-an, antzinatik ibaiari eman zaizkion erabilera ezberdinakaipatzen dira; energia iturria, merkataritza-bideak, bainuetxeak…Horretaz gain, ibaien inguruan hainbat mito eta kondaira ere sortudira, eta guzti horiek gure ondare kulturalaren parte dira. ”Ibaiakbehar ditugu”-rekin ibaiak betidanik erabili izan ditugu,nekazaritzan, industrian, etxeetako hornidurarako etab. horrek gureinguruan eragiten duelarik.
Gai orokorragoetara salto eginez, ”Urakontsumitzen dugu” atalean, gizakiok ura nola kontsumitzen dugunazaltzen da, herrialdeen arabera, adibidez, gehiago edo gutxiagokontsumitzen baita. Bestalde, etxean ura zertan gastatzen dugun ereadierazten zaigu. ”Ingurunea aldatzen dugu” eta gizakiok ibaietaneta ibai-basoetan eragindako kalteak zeintzuk diren islatzenzaizkigu. Guzti horren ondorioak zeintzuk diren agertzen da honijarraitzen dion panelean. Amaitzeko, kaltea eginda dagoela, bainaoraindik ere zerbait egiteko garaiz gaudela esanez amaitzen daerakusketa ”Zure esku dago” panelarekin.
Erakusketa ekainaren 16ra arte egongoda zabalik, udaletxeko soto eraberrituan. Ordutegia, astelehenetiklarunbatera bitartekoa izango da, 9:00etatik 15:00etara.