Pasa den larunbatean, ZarauzkoTriatloiaren edizio berri bat egin zen. Berezia izan zen aurtengoa,25 urte bete zituelako probak larunbatean. Hori horrela, aldaketarenbat edo beste sartu zituzten egin beharreko ibilbidean. Distantziaolinpiko bikoitzeko proban bi kilometro eta erdi igerian egin beharizan zituzten parte-hartzaileek, Getariako Malkorbe hondartzatikabiatu eta Zarauzko hondartzaraino. Gerora, 76 kilometro bizikletazZarautz eta Zumaia artean, eta beste hogei kilometro lasterka,herrian zehar.
Bizikletaz egin beharreko ibilbideaaldatu egin zuten aurten. Hala, lehenengo hiru itzuliakZarautz-Getaria-Zumaia-Bedua-Oikia- Meaga-Zarautz artean eginzituzten. Laugarren itzulian, berriz, Getariara iristean Garate bideahartu zuten, eta Meagatik iritsi Zarautzera. Guztira, 650 atletekhartu zuten parte prestigio handia duen proba honetan. Tartean zirenUrola Asirauto Plazaola taldeko zenbait kide ere. Guztiek proba gogorhau amaitzea lortu zuten. Gemma Hernandezek gainera, egindakodenborarekin hirugarren postua lortu zuen Gipuzkoako txapelketakosailkapen orokorrean.
Donostian Gipuzkoako txapelketa
Igandean berriz, Sprint distantziakoGipuzkoako txapelketa egin zen Donostian. Josetxo Mujika eta AinhoaGartzia taldekideek hartu zuten parte bertan. Mujika, Gipuzkoakotxapeldun izan zen beteranoen bigarren mailan eta Gartziak, berealdetik, hirugarren postua eskuratu zuen maila absolutuan. Probaosatu zuten beste taldekideak Roberto, Raimundo eta Ainhoa Auzmendi(bere lehen triatloia amaituz) izan ziren.
Aritz Egearen urrezko asteburua
Aritz Egea urretxuarrak ere hartu zuenparte aipatutako bi probetan. Aparteko markak lortu ditu bietan.Zarauzko Triatloian hamaikagarren postuan iritsi zen helmugara;Donostiako proban aldiz, hirugarren. Egindako lan bikainari esker,Triatloi-Sprint distantzian Gipuzkoako txapeldun eta distantziaolinpiko bikoitzean, txapeldunorde izan da Egea.
Argazkia: Urola Asirauto Plazaola taldeko kideak proba amaitu berritan, Zarautzen.
Egilea: J. Cantero