Azken asteetan Euskal Herriko herrialdeezberdinetan jokatutako txapelketen ostean, larunbatean jokatuko daAguraingo (Araba) Harresi aretoan Euskal Herriko bertsolari gazteenfinal nagusia. Egun puntan dabiltzan hainbat bertsolari pasa daeskolarteko txapelketatik, eta urtero-urtero, etorkizuneanplazarik-plaza ibiliko diren bertsolariak ezagutarazi ohi ditutradizio handiko txapelketa honek. Palmaresari erreparatu besterik ezdago: Jon Maia, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Xabier Silveira, AmetsArtzallus, Julio Soto edo Beñat Gaztelumendi bezalako bertsolariekjantzi dute txapela, besteak beste, urteen joanean. Iaz, MaianaIrigoien lapurtarra eta Maialen Akizu gipuzkoarra izan ziren irabazlehandien eta txikien mailan, hurrenez-hurren.
Izan ere, bi maila bereizten diratxapelketa honetan: 14 urte arteko txikien maila, eta 14 eta 18 urtebitarteko gazteen maila. Herrialde bakoitzetik bi bertsolarik dutemaila bakoitzean kantatzeko eskubidea, nahiz eta aurten handienmailan Nafarroa Behereko eta Zuberoako ordezkaritzei dagozkien lekuakguztiz bete ez. Ondorengo bertsolariek kantatuko dute txikien mailan:Arabako Peru Abarrategi (Aramaio) eta Maddalen Arrausi (Gasteiz),Bizkaiko Txaber Altube (Abadiño) eta Arrate Gaztelu (Larrabetzu),Gipuzkoako Paul Iruretagoiena (Ataun) eta Aizpea Garmendia (Lazkao),Lapurdiko Aitor Servier (Azkaine) eta Nahia Sasco (Lekuine), NafarroaBehereko Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose) eta Ellande Dunate(Aiherra), Zuberoako Johaiñe Sarraillet (Lakarri) eta Ibai Thornary(Zalgize) eta Nafarroako Maddalen Lopez (Lesaka) eta BeatrizMaritorena (Doneztebe). Txikien mailako finala goizeko 11etan hasikoda, eta eguerdian amaituko. Jarraian, arratsaldeko handien finalarenaurretik, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute partehartzaileeta entzuleek.
Arratsaldeko 15:30etan hasiko denhandien finalean, berriz, ondorengo bertsolariek kantatuko dute:Arabako Amaia Lasaga (Gasteiz) eta Paula Amilburu (Aramaio),Bizkaiako Nerea Ibarzabal (Markina) eta Imanol Uria (Algorta),Gipuzkoako Maialen Akizu (Urretxu) eta Eñaut Martikorena (Hernani),Lapurdiko Maddi Ane Txoperena (Hendaia) eta Maddi Sarasua (Itsasu),Nafarroa Behereko Mikel Cherbero (Irulegi) eta Nafarroako JosuSanjurjo (Lesaka) eta Irati Majuelo (Iruñea). Txikien zein handienmailan, galbaheak izango dira saioen erdialdean, eta galbahe horiekigarotzen dituzten bertsolarien artean erabakiko dira txapeldunberriak.
Egilea: Urretxiu-Zumarragako bertsoeskola (argazkia eta testua)