Gaur goizean hasi da aurtengo Liburuenparkea, Zumarragan. Ekimen honen bitartez, liburutegia herritarreigerturatzea bilatzen da, irakurzaletasuna aire librean egiteko aukeraematearekin batera. Liburuen parke 13:30era arte egonda zabalikgoizean, eta hala egongo da datorren hilaren 22ra arte. 11:30etik13:30 era astelehenetik ostiralera liburuak, egunkariak etaaldizkariak irakurtzeko aukera izango da Zelai Arizti parkean.Egitasmoa herritar guztiei irekita dago.
Irakurketa errazagoa eta erosoagoaegiteko mahaiak eta aulkiak jarriko dira erabiltzaileentzako.Gazteentzako bildumak eta helduagoentzako egunkariak eta aldizkariakizango dira eskaintzaren barruan. Gainera, begirale bat ere izango daLiburuen parkean, haurrei liburuak irakurri eta jolasteko etamargotzeko materiala errazteko.