Hilabete batzuk igaro dira dagoeneko,Zumarragako geltoki intermodala inauguratu zenetik. Ingurune guztiaberritu zuten, baina Urolako geltoki zaharreko eraikinak oraindik,bere horretan jarraitzen du. Honen inguruan, Noticias de Gipuzkoaegunkariak galdetuta erantzun du Mikel Serrano, Zumarragako alkateak.Esan duenez, eraikina berritzeko asmoa egon badago, ”eta bertanarazoak dituzten familientzako gune bat egokituko da”.
Proiektua egina dago, baina orain berauaurrera eramateko dirua biltzea falta da. ”Hasiera bateanberrikuntza lanak INEMeko lan tailerren bitartez egitea zen asmoa.INEM, urte betez bertan lan egingo zuten 27 langileen soldatakordaintzeaz arduratuko zen. Eta Udala lanak zuzentzeaz eta materialazarduratuko litzateke”. Mikel Serranok esan duenez, ”modu honetanudalak, 435.000 euro soilik ordaindu beharko lituzke, baina asmohandiko proiektua zela eta, INEM atzera bota da”. Hori horrelaproiektua geldi dago momentuz, ”izan ere berrikuntza lanak aurreraeramateko milioi bat euro behar dira”. Alkatea dena den baikoragertu da eta dirua lortzeko arazorik ez dutela izango uste du. Aregehiago lanak, legegintzaldi honetan amaituko dituztela esan du.
Arazoak dituzte familiak
Esan bezala, geltokiko eraikina arazoakdituzten familiak hartzeko egokituko da. Bertan izango dute bisitatokia urruntze aginduak dituzten pertsonek eta euren seme-alabek,banatuta dauden gurasoek edo edozein arazo tarteko kontrolatutakobisitak egitera derrigortutako pertsonentzako gune izango da.Zumarragako udala eraikina utziko luke eta ondoren, Eusko Jaurlaritzaarduratuko litzateke berau kudeatzeaz. ”Kontuan hartu behar daErtzain etxea gertu dagoela, eta leku ezin hobea dela horretarako”,esan du alkateak.
Eraikinaren zati batek beste erabilerabatzuk ere izango lituzke. Bizilagunek euren bilerak egiteko baliodezakeela ere uste du Udalak.
Egilea: Asier Zaldua