Urretxuko Udalaren eta BiolurGipuzkoaren eskutik, azoka ekologikoa egingo da Urretxun bihar. Azokabera hirugarren urtez errepikatzen den arren, eskenatoki berriaestreinatuko du. Lore eta landare azokarekin bezala, Lizeoko plazanegingo da azoka ekologikoa bihar, 10:00etatik 14:30era. Lekua,irisgarritasun aldetik egokiagoa, zabalagoa eta erdialdetik gertuagodagoelako aukeratu dute.
Aurten, guztira Euskal Herritikbertatik, eta kanpotik etorritako 19 ekoizlek hartuko dute parteazokan. Gehientsuenak gipuzkoarrak badira ere, kanpotik datozenak erebadira:
Gipuzkoa
- Aristizabal: ogia (Itxaso)
- Txilarra denda: askotariko produktuak (Urretxu eta Elgoibar)
- Raquel Perez de Arenaza: ogia eta baratzeko produktuak (Arrasate)
- Blasenea: baratzeko produktuak (Zarautz)
- Aikur: eztia (Urretxu)
- Goiabe Sukaldea: pintxo biologikoak (Aia)
- Pikunieta: ardi gazta (Antzuola)
- Ramon Mugerza: ardi gazta (Hernani)
- Jose Angel Cristobalena: sendabelarrak eta lurrinak (Tolosa)
- Aldabazar: gazta eta ogia (Tolosa)
Gainontzeko herrialdeak
- Juan Carlos Villar: baratzeko produktuak, kontserbak, ardoa eta sagardoa (Heredia, Araba)
- Olatz Gandarias: baratzeko produktuak eta loreak (Forua, Bizkaia)
- Lourdes Malaxetxeberria: pastelak (Berriatua, Bizkaia)
- Tea: ukenduak (San Martin de Unx, Nafarroa)
- Mendiko upategiak/Victoriano Ibero: ardoa, energia berriztagarrien inguruko informazioa (Lizarra, Nafarroa)
- Maximon: tintea eta arropa (Donamaria, Nafarroa)
Euskal Herritik kanpokoak:
- Manolo Diaz: olioa (Caceres)
- Txaro Oliva: olioa (Errioxa)
- Embutidos Gil: hestebeteak (Errioxa)
Azokaz gainera, bi tailer ere izangodira; bata landareei buruzkoa, eta bestea galletak egiten ikastekoa,herritar guztiei irekita. Azokan erosketak egiten dituztenak,produktu ekologikoz betetako saski batean zozketan sartuko dira.