Jaiak ez dira ezer herritarrenpartaidetzarik gabe eta Santa Anastasiak ostiraletik astelehenerabizi dituzten urretxuar peto-peto batzuekin hitz egin dugu festeiburuz: Karmele Madina, Migel Lasa, Aitor eta Iñaki Mendiaraz anaiaketa Mailo Aramendi.
Iñaki eta Aitor Mendiaraz: “Urteasko daramatzagu plazan jotzen eta karrozen sarrera oso berezia da”
Mendiaraz anaiek ez dute aurkezpenhandirik behar. Herritarren laguntza behar duen kultur edo kirolekitaldi bat non, Iñaki eta Aitor Mendiaraz han. Jaietan ere halaizaten da, noski. Igande goizean artisau erakusketan parte hartzendute euren aita Juanitorekin batera eta arratsaldean euren txalapartasoinua da karrozei plazara ongi etorria ematen diena.
Bi anaiek festak bete-betean bizi izandituzte betidanik, baina egun Aitorrek ezin ditu nahi bezainbestegozatu. “Udalarentzat lan egiten dudanetik ez dut gauza handirikegiten: igandean txalaparta jo eta gainontzeko egunetan lagunekin edolankideekin bueltatxo bat eman bakarrik”.
Askotan konturatzen ez bagara ere,batzuek gozatu dezaten beste batzuek gogor lan egin behar dute.“Guretzat festak abuztua bukaeran hasten dira eta urrian bukatu”.Iñaki Mendiarazentzat, berriz, gainontzeko guztiontzat bezala, laueguneko iraupena dute. “Nik jaiez gozatzeko denbora gehiago dut.Ostiralean denetik egin izan dut: ikusle gisa ibili, erraldoiekinibili… Iaz artisauek igo zuten bandera eta aitari lagundu nion lanhorretan. Larunbatean giroaz gozatzea eta dantza taldeen saioakikustea gustatzen zait. Igande goizean, berriz, aitari laguntzen diotdanbolinekin. Arratsaldean taula gainean izaten gara txalapartajotzen karrozak heldu arte”.
Astelehenean dagoeneko ez dutekoadrilarekin bazkaltzen. “40 urterekin oraindik Abenidara joatenginen, baina ohitura hori galdu egin dugu. Beste heldu batzuk elkartegastronomikoetan elkartzen dira, baina guk astelehenean atsedenhartzen dugu”, dio Aitor Mendiarazek.
Unerik hunkigarriena karrozen sarrerada, noski. “Urte asko daramatzagu plazan jotzen eta karrozensarrera oso berezia da. Urteren batean negar eta guzti egin dut”,aitortu du Iñakik. Aitorrek gastronomia lehiaketa ere oso gustukoduela dio. “Urte askotan parte hartu dut. Ni dagoeneko ez naizjoaten, baina koadrilako batzuek parte hartzen dute oraindik.Folklore jaialdia ere asko gustatzen zait. Gainera, gu Lurrarekinhortik zehar ibilitakoak gara”.
Santa Anastasia jaiak gustuko dituzte,baina zezenen falta sumatzen dute. “Zezen zaleak gara eta txikitannobilladak ikusten genituela gogoratzen dut. Bigantxetara irtetenginen eta baita kolperen bat jaso ere”. Aitor Mendiarazekostiraletako koadrilen kantaldia eta desfile umoristikoa eregogoratzen ditu. “Ez dakit ezer aldatuko nukeen eta atzerabegiratzea komenigarria den, baina ekitaldi horiek gustuko nituen.Desfileari dagokionez, urte batean Iñaki Atxunberri erromatarrezjantzi zela eta astoekin koadriga bat egin zuela gogoratzen du. Gu,20 bat urte genituenean, zonbiz jantzi ginen. Ez genuen desfileanparte hartu eta jende artean sartu ginen. Sekulako sustoak emangenizkion jendeari! Ondo legoke inauteritan halako zer edo zeregitea”.
Bestelakoan, ez dute uste jaiak askoaldatu direnik. Iñakik gauza bakarra ikusten du gaizki. “Ez dutuste lehen horrenbeste gauza puskatzen zirenik, baina ez dakithorrekin nola bukatu daitekeen”. Aitorrek festak baino gehiagopertsonak aldatzen direla uste du. “20 urterekin era baterabizitzen dira, seme-alabak dituzunean beste batera… Festak gauzaona dira, herrikoiak eta parte hartzaileak baitira. Giroa oso ona daeta ez dut ezer aldatzeko beharrik ikusten”.
Bukatzeko, urteren bat edo pasadizorenbat bereziki gogoratzen duten galdetu diegu. Urteari dagokionez,Isabel tabernak su hartu zuenekoa gogoratzen dute. “Desfileagelditu egin zen eta guztiok karrozetatik jaitsi ginen: suhiltzaileakartean iritsi gabe zeuden eta obra bateko aldamioa hartu genuen lehenpisukoak etxetik ateratzeko. Jendea, baserritarrez jantzita,eskailera batzuekin hirugarren solairuraino igo zela gogoratzen dut”.
Festak bihurrikeriak egiteko ereaproposak dira eta Mendiaraztarrak horretan ere protagonista izandira. Aitorrek nahi gabe egindako barrabaskeria bat mundiala da.“Txolo eta biok Florida tabernako sukaldean geunden Eliasen alababatekin hizketan eta txaranga heldu zen. Garai hartan ura botatzekoeskatzea modan zegoen eta guk urez beteta zegoen lapiko handi bathartu genuen… zurituta eta moztuta zeuden patata guztiak heganatera ziren! Iparragirre kalea patataz bete genuen. Zorionez Eliasekez gintuen zigortu. Nahi gabe egin genuen e! Txangurroak egon baliraere berdin-berdin botako genituen!”.
Mailo Aramendi: “Bazkaria prestatutauzten dut eta jaietako lau egunetan etxera bazkaltzera eta lo egiterabakarrik joaten naiz”
Mailo Aramendik betidanik bizi izanditu emozio handiz Santa Anastasia jaiak: gazteagotan familiarenAramendi tabernako barraren atzean eta azken hamarkada hauetankalean. Etxe Azpi elkarteko lagunekin irteten da kalera eta ekitaldiia guztiez gozatzen du. “Jaietan irtetea atsegin dut eta oso ondopasatzen dut. Giroa izugarri atsegin dut eta ahalik eta ekitaldigehienetan parte hartzen dut. Urretxuko jaiak oso onak dira:txistularien kontzertua, gastronomia lehiaketa, Euskal Jaia,Koadrilen Eguna…”.
Aramendik oso argi du zein den bereplana. Festez hasieratik bukaeraraino gozatzen du. “OstiraleanIparragirre plazara joaten gara txupinazoa ikustera eta ondorenpintxo batzuk jaten ditugu jaiei hasiera emateko. Larunbatean, giroazgozatzeaz gain, gastronomia lehiaketa ikustera joaten gara. Gauean,berriz, txistularien kontzertura joaten gara. Gure koadrilak ez dugastronomia lehiaketan parte hartzen, baina besteek nola prestatzendituzten lehiaketako platerak ikustea gustatzen zaigu”.
Jaietako egun handian ez du kaleegiten, noski. “Karroza desfilean parte hartzen dut dantzataldearekin. Duela urte batzuetatik hona, goizetik baserritarrezjantzita irteten naiz”. Astelehenean, berriz, Etxe Azpikokoadrilaren uniformea soinean duela bizi du festa. “Kamisetahoriarekin irteten gara eta elkartean bertan bazkaltzen dugu”.
Ez da ausartzen ekitaldi batazpimarratzen. “Guztiek dute bere xarma. Euskal Jaia, adibidez,tradizioa handikoa da eta oso polita. Jende askok parte hartzen du.Txistularien kontzertua ere asko gustatzen zait, Koadrilen Eguna osopolita da… Guztiaren gainetik giroa atsegin dut eta une orogozatzen saiatzen naiz”.
Hala, ostiraletik astelehenerabitartean kalean etxean baino askoz ere ordu gehiago emango ditu.“Lau egunak etxetik kanpo ematen ditut. Bazkaria prestatuta uztendut eta etxera bazkaltzera eta lo egitera bakarrik joaten naiz. Eznaiz oso gautxoria eta afalostean, ordu bata edo ordu biak aldera,etxera itzultzen naiz. Eguna gaua baino nahiago dut”. Dena den,lehen festa egunez zein gauez bizitzea tokaten zitzaion. Izan ere,bere familiaren Aramendi tabernan lan egin behar izaten zuen.“Gernikako Arbola plazan zegoen eta duela 22 urte itxi genuen”.
Ez du uste ordutik festak aldatudirenik. “Urretxuko jaietan beti egon da giro ona. Garai bateanzezenketak izaten zirela oroitzen dut, adibidez. Festek beste estilobat zuten, baina orduan ere giroa primerakoa zen”. Hala, ez lukeezer aldatuko. “Festak oso ondo daudela iruditzen zait eta gazteakdira zer nolako festak nahi dituzten erabaki behar dutenak. NiriSanta Anastasiak primerakoak direla iruditzen zait. Egun guztiek dutebere xarma eta ez nuke ezer gehituko edo kenduko. Urretxuarpeto-petoa naizenez, herrian antolatzen den guztia primerakoairuditzen zaidala izango da…”.
Beti jaiez izugarri gozatzen duenez, ezdu urte bat bereziki gogoratzen. “Giroan murgildu eta lau egunetanprimeran pasatzen dut. Urtero. Jaien funtsa burukominak alde baterauztea da eta horretan saiatzen naiz. Baita Sanjoanetan ere. Festazalea naiz”.
Karmele Madina: “Karroza egitengenuenon artean gurea zen neskez osatutako talde bakarra”
Karmele Madinak ere ostiraletikigandera bitartean zer egiten digun kontatu digu. Ostiralarratsaldean ilobekin ateratzen da kalera, buruhandiak eta txupinazoaikustera. Ondoren koadrilarekin elkartzen da. “Oporretatik bueltan,lagunekin elkartu eta parranda egiteko egun ona da. Denok oso gusturahartzen dugu. Egun horretan, normalean, ez gara kontzertuetarajoaten”.
Larunbata egun lasaiagoa dela dio.“Euskal Jaiaz goiz goizetik gozatzea gustatzen zaigunez,larunbatean ez dugu parranda handia egiten. Ez dugu gastronomialehiaketan parte hartzen eta txistularien kontzertua ikusten dut.Hiru bat aldiz ahizpekin abestu dut”, aipatu du. Esan bezala,igandeaz goizetik gozatzen dute. “Karroza egiten genuenean egunakoadrilakoekin ematen nuen, baina orain senitartekoekin ateratzennaiz eta gero familia bazkaria izaten dugu. Plazako giroaz gozatzendugu, Bentazaharreko Mutiko Alaiekin abesten dugu, karrozak ikusi…Ostirala eta igandea ditut egunik gustukoenak, baina igandean ez garatabernetan horrenbeste ibiltzen: txosnetan egoten gara eta kontzertuaikusten dugu”.
Koadrila gehienetan gertatzen denmoduan, urteen poderioz Madinaren lagunartean ere astelehenak indarragaldu du. “Jada ez gara bazkarira joaten. Asteartean lanera joanbeharra dugunez, astelehena lasaiago hartzen dugu. Kantu Afarirajoaten gara eta hortxe bukatzen dira festak”.
Karmeleri eta bere lagunei festetanparte hartzea gustatzen zaie eta urte askotan karroza egin zuten. “15bat urterekin hasi ginen eta hamar bat urtetan jarraian atera ginendesfilean. 50 urteurrenean itzuli ginen. Koadrilan guztiok neskakgarela esan beharra dago. 17 gara eta karroza egiten genuenon arteangu ginen neskez osatutako talde bakarra”, oroitzen du.
Mugitegiko giroaren falta sumatzendute, baina… “Denok lanean gaude, batzuk dagoeneko guraso dira…Karroza prestatzeak lan handia ematen du, baina festa barru-barrutikbizitzeko balio du. Orain kanpoan gaudela iruditzen zaigu. Beharbadazer edo zer egin daiteke desfilea bera parte hartzaileagoa izateko.Goizean ahalegina egin da eta ondo atera da”. Hala ere, EuskalJaiarena da oraindik gehien gustatzen zaion eguna. “Egun handia daeta, gainera, niri egunez diren jaiak ere asko gustatzen zaizkit.Festa kalean egiten da eta ez horrenbeste tabernetan, besteko euskalmusika entzuten da eta ez betiko abestiak… Horrek asko animatzen dueta oroitzapenak ekartzen ditu”.
Karmele Madinari ea festak asko aldatudiren galdetu diogu eta iaz horretaz hitz egin zutela gogoratu du.“Apur bat jaitsita zeudela esan genuen, jende gutxiago ikusten zelakalean. Dena den, gurasoei ere euren garaiko Euskal Jai eguna egungoabaino hobea iruditzen zaie. Nik uste norbera dela aldatzen dena. Halaere, egia da lehen jaiak parte hartzaileagoak zirela. Gizartea aldatuegin da”.
Bukatzeko urterik gogoangarrienariburuz hitz egiteko eskatu diogu. Karroza lehiaketan lehen sariairabazi zutenekoa gogoratu du, noski. “2002an izan zen. Guretzatsekulakoa izan zen. Hiru txerritxo eta otsoa jarri genitueneuskaldunok aurrera egiteko ados jarri beharra dugula adierazteko. Ezgenuen uste irabaziko genuenik eta sekulako poza hartu genuen”.
Migel Lasa: “Euskal gaiei buruzkokarrozak egin beharrean umorezkoak egin behar izan genituen”
Migel Lasak ere ez du sekula kaleegiten jaietan, nahiz eta gaur egun dagoeneko “ezer berezirik” ezduela egiten dioen. “Koadrilakoak elkartu egiten gara etaegitarauan dagoenaren arabera gauza bat edo beste egiten dugu.Ostiralean kontzertua ikusten dugu eta larunbatean, normalean,afaritxo bat egiten dugu. Igandean Euskal Jaiaz gozatzen dugu etaastelehenean koadrilako bazkaria egiten dugu eta Kantu Afarira joatengara.
Zubi-Ondo elkarteko kideak dira etagastronomia lehiaketan, adibidez, ez dute sekula parte hartu.Karrozak, berriz, makina bat egin zituzten. “Gobernadore zibilakEuskal Jaia debekatu zuten garaia bizitzea tokatu zitzaigun. Horidela eta, euskal gaiei buruzko karrozak egin beharrean umoristikoakegin behar izan genituen”.
Ordutik festak asko aldatu direla ustedu. “Guk 20 urte genituenean beste era batera ibiltzen ginen.Ordutegiak ezberdinak ziren eta jendeak gehiago parte hartzen zuen.Festa goizean goiz hasten zen eta jendea goizago joaten zen etxera:ordu biak aldera. Kaleko giroa hobea zen: bat kantatzen hasten zeneta denek jarraitzen zioten, txarangek herri guztia atzetik eramatenzuten… Dena den, hori berreskuratzen ari dela uste dut”.
Lehen orain baino gehiago edaten zelauste du. “Gaur egun gazteek ez dute diru asko. Gu 15 bat urterekinhasten ginen lanean eta gizontxoak bezala ateratzen ginen kalera.Orain koadrilek denbora asko ematen dute taberna berean eta gubatetik bestera azkarrago joaten ginen. Gauerako jende asko ikustenzen beteta. Gai horren inguruak eztabaidak izan ditut”.
Beste gauza batzuk ere aldatu dira:lehen zezenketak izaten ziren. “Programazioko hainbat ekitaldiinposatu egiten ziren eta koadrilei gainontzekoak zehazteko bakarrikdeitzen zitzaien. Inposizio hori ez genuen onartzen. IdazkariaSantanderretik etorritakoa zen eta alkateak baino gehiago agintzenzuen. Udaletxera joan ginen bilera batera eta idazkariak, hasiaurretik, zezenketak dagoeneko antolatuta zeudela esan zuen.Egitaraua denon artean zehaztu behar zela erantzun genuen eta berakezetz esan zuen. Gazteok alde egin genuen eta jaietako lehen eguneanlehergailua jarri zuten zezen plazan. Polizia tabernetan sartu zenjendeari agiriak eskatuz. Hurrengo urtean Udalaren jarrera hobea izanzen eta gazteok indarra hartu genuen”.
Egungora itzuliz, Lasa ez da ausartzenjaiak hobetzeko zer egingo lukeen esatera. “Hori gazteen lana da.Zer ekarpen egin dezaket nik? Lehen baino askoz ere gutxiagoateratzen naiz! Nik ez dut ekitaldi gehiagoren beharra ikusten”.
Bukatzeko, jaietako une gogoangarri bataukeratzeko eskatu diogu. “Bi urtetan jarraian sokatira lehiaketairabazi genuen. Baserritarrak gurekin haserretu egiten ziren. KoldoSasietak bultzatu zuen lehiaketa eta taldeak 510 kilokoak izan beharziren. Batzuek jende indartsua hautatzen zuten, baina ez zirenkonturatzen zenbat eta lagun gehiago orduan eta hanka gehiago direla.Gure taldean kirolari asko zeuden eta nerbioa genuen”, oroitzen du.