
Aurten, 20 urte bete dira AlemaniakoSchwarzenbruck herria eta Urretxu anaikidetu zirela. Ordutik hona,hainbat izan dira bi herrien artean egin diren topaketak etaekintzak. Urte guzti hauetan zehar elkartrukea etenik gabea izan da;hala, asko dira, hemendik alemaniera ikastera joandako gazteak, edoeta, hango eta bertako oinarri kultural nahiz sozialak indartzekogaratu diren ekimenak.
Hori horrela, iragan den asteburuan,Gazte Topaketa berri bat egin zen Schwarzenbruck-en. Urretxuko Udalak28 pertsonez osatutako talde bat bidali zuen irailaren 9an, 10ean eta11an, udaleko ordezkariek, herriko txistulariek eta Goierrisaskibaloi taldeko kideek osatuta.
Astebururako aurreikusita zeudenekintzen artean, saskibaloi partida bat jokatu zen Goierriko etabertako saskibaloi talde baten artean. Ondoren, gauerako antolatutazegoen harrera ekitaldirako, pintxoak prestatu zituzten urretxuarrek,Euskal Herriko gastronomiaren adierazgarri. Era berean, txistularieneskutik musika emanaldia ere izan zen.
Bertan izan direnak gustura itzuli diraSchwarzenbruck-etik, eta asteburuko ekimenak, bi herrien artekoharremanak berresteko balio izan duela esan dute.
- Erlazionatutako albisteak:
20 urte bete dira Urretxu eta Schwarzenbruck senidetu zirenetik (Goierriko Hitza)
Egilea: Ionpol Agirre