Europako Mugikortasun IraunkorrarenAstea ospatzen da gaur hasi eta hilaren 22ra arte. Aurten, asteakhamargarren urteurrena betetzen du, ”Bidaiatu modu eraginkorrean:hobetu zure mugikortasuna” lelopean. Helburua, mugikortasunjasangarria sustatzea izango da. Hori dela eta, hainbat ekintzaantolatu dituzte eskualde mailan. Egitarau oparoena Legazpikoa izandaere, Zumarragan eta Urretxun ere, Astearekin lotutako kartelak etapanelak jarriko dituzte.
Mugikortasun Astearekin lotutakosentiberatasun kanpaina egingo dute bi herrietan, gaurtik hasita.Autoa aparkatu eta beste era jasangarriago batean mugi gaitezenbultzatu nahi da kanpainaren bitartez. Zumarragan, Zelai Ariztiko,Intermodaleko eta Kalebarrengo aparkalekuetan kartelak eta panelakjarriko dituzte, gaur. Kartelak egiteko, aurtengo Fokatu Urola Garaiaargazki lehiaketako argazki irabazleak erabili dituzte.
Urretxun ekitaldi berezirik egingo ezbada ere, eskualdeko kanpainan parte hartuko dute gainontzekoherriekin batera, mugikortasun jasangarria hobetzeko sentsibilizaziokanpainaren bitartez. Hori horrela, herriko festetara gerturatzendiren kanpotarrei, modu eraginkorrean bidaiatzeko eskatzen zaieUrretxuko ingurumen batzordetik, ”kotxea partekatuz, edo garraiopublikoa erabiliz”.
Datorren astetik aurrera, GipuzkoakoGarraioaren Lurralde Agintaritzak landutako Goierriko “Garraiopublikoaren mapa eta ordutegiak” esku-orria banatuko dira, udalekopuntu ezberdinetan, udaletxean, kulturetxean, edo turismo bulegoan.
Erlazionatutako albisteak: