Aurrera doa Antioko XXVIII. Musikaldia.Ara Malikian eta Fernando Egozcue Quintet ireki zuen zikloa irailaren3an. Ondorengo larunbatetan Sevillako Orkestra Barrokoko bakarlariak,eta Elena Sancho sopranoak eta Jean-Yves Cornet piano joleak erebisitatu dute Antioko baseliza. Larunbat honetan, ConcertoDonostiarra taldearen saioa ikusteko aukera izango da bertan.
Gotzon Arrizabalagak, 2007an sortu zuenConcerto Donostiarra taldea, eta ordutik dabil bera zuzendari lanean. Musika barrokoaren interpretazioanesperientzia handia duten musikari gazteek osatzen dute taldea, etatalde horretan parte hartzeaz gain, nazio eta nazioartekoorkestretako kide ere badira. Errepertorio barrokoa aurkitzea etamusika hori interpretatzea da taldearen helburua eta, horretarako,irizpide historikoak jarraitzen dituzte, bai musikaren espresioan,bai garaiko instrumentuen erabileran.
Izan ere, filosofian doktore etaMusikaren Ontologia eta Filosofian irakasle den honek, musikaibilbide luzea du atzetik. 1988az gerotik da Donostiako Orfeoikokide, eta honen kantu eskolako irakasle ere izan da urteetan.Gurutzeaga Abesbatza zuzendu zuen 1989 eta 1993 urteen artean, etahainbat sari ere eskuratu zituen egindako lanaren ordainetan.Ondoren, 1996 eta 2007 urteen artean Donostiako Barroko taldea erezuzendu zuen, taldeak 25. urteurrena bere zuzendaritzapean ospatuzuelarik. Egun, Concerto Donsotiarra taldea zuzentzen dabil, batrezere, musika klasikoaren alorra landuz, baina musikaelektro-akustikoaren bideak ere jorratuz.
Ohi bezala, kontzertuari 19:30eanemango zaio hasiera. Doako autobus zerbitzua ere izango da. 19:00etanizango da irteera ordua, Zumarragako parroki ondotik irtenda.
Igartubeiti baserria
Azken urteetako ohiturari jarraituz,Antioko Musikaldiak Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian esango diguagur. Datorren larunbatean bertan artiuko dira Elena Barbe sopranoaeta Gerardo Grifon organo-jotzailea. Kontzertua 18:00etan hasiko daeta Zumarragatik doako autobus zerbitzua ere izango da.
Argazkia: Concerto Donostiarrako kideak (utzita)