Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Julian Irizar: Bizitza osoa zorioneko diruarekin lanean (171. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/10/21
Otamotz

Julian Irizar zumarragarra 14 urterekinhasi zen lanean Banco Guipuzcoanon eta aurten aurre erretiratu da.Krisiaz gain, jendearen ohituren eta banketxeen bulegoetako lanenbilakaeraz aritu da.

 

Non jaio zinen?

Zumarragako Zelaikoa etxean jaionintzen, Pacorro tabernaren etxe berean. Ama Bergarakoa zen eta aitaAzkoitikoa. Umetan etorri ziren Zumarragara. Aita okina zen. Bi semeizan zituzten. Anaia Zumarragan bizi da eta Banco Guipuzcoanorenbulegoko zuzendaria izan da duela urte gutxi arte.

 

Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?

Oso oroitzapen onak ditut. Garaihartako gainontzeko haurrek bezala egun osoa kalean ematen genuen:errekan jolasten, pilotalekuan, Zelai Ariztin… Herria oso ezberdinazen. Dena kalean egiten genuen. Pilota eta futbola besterik ezgenituen. Ibaiaren ondoan bizi ginenez, bertan denbora asko ematengenuen.

 

Non egin zenituen ikasketak?

La Sallen ikasi nuen 14 urte betenituen arte. Ondoren Banco Guipuzcoanon hasi nintzen lanean. Anaiakbertan lan egiten zuen eta mandatu-mutil hastea proposatu zidaten.Garai hartan ia guztiok 14 urterekin hasten ginen lanean.

 

Zein zen mandatu-mutilaren betebeharra?

Gauza asko egin behar nituen, tarteanenkarguak. Garai hartan banketxeek etxez etxe ibiltzen zirenkobratzaileak zituzten eta niri letra horiek sailkatzea tokatzenzitzaidan. Orduan lana oso mekanikoa zen eta egun, berriz, komertziallana nagusi da.

 

Lan bizitza osoa banketxe eta aurrezkikutxetan eman duzu.

Hala da. Guipuzcoanorentzat lau tokitanlan egin nuen: Zumarragan, Bergaran, Beasainen, Azpeitian etaZaragozan. Izan ere, soldadutza Zaragozan egin nuen. Soldadutzatikitzuli nintzenean Lankide Aurrezki Kutxara joan nintzen. Zumarragakobulegoa Piedad kalean zegoen garai hartan, Itzalon zinemaren ondoan.Ondoren Urretxura joan ginen eta 1982an Legazpi kalekoa ireki genuen.Zuzendari bezala joan nintzen. Ondoren Secundino Esnaola kalekobulegoa ireki genuen eta azkenik Arrasatera joan nintzen beste lanmota bat egitera: maileguen sinatzeen arduraduna nintzen.

 

Zergatik erabaki zenuen Guipuzcoanotikjoatea?

Lankide Aurrezki Kutxakoen eskaintzagustatu zitzaidan eta gainera aurrezki kutxetan ez dago banketxeetanbezainbeste hierarkia. Denok bazkideak gara eta oso gustura egonnaiz. 35 urte eman ditut bertan.

 

Bertan hasi zinenean enpresa gazteaizango zen.

Hala da. Lankide Aurrezki Kutxak 1967anireki zuen Zumarragako bulegoa. Kutxak, berriz, mende hasieratikzeraman hemen lanean.

 

Zuen lana asko aldatu da.

Ni hasi nintzenean dena lumaz egitenzen. Zientzia fikzioa dirudi. Ondoren boligrafoa, batuketak egitekomakina… heldu ziren. Leihatilan pertsona bakarra egoten zen etagainontzekook makinari ematen genion. Lehen ordenagailuak 1980anjarri zizkiguten.

 

Bezeroekin harremana ere asko aldatu alda?

Lehen zuzendariak eta leihatilanzegoenak bakarrik zuten harremana bezeroekin. Bergarako bulegoan 27lagun ginen eta ia guztiok makinetan lan egiten genuen. Zumarragan 11ginen, Beasainen 24… Bulegoak oso handiak ziren, dena eskuz egitenbaitzen. Egun, berriz, guztien zeregin nagusia saltzea da. Lehen osogutxi eskatzen zitzaigun eta orain exijentzia maila sekulakoa da.Langile guztiek helburu zehatz batzuk bete behar dituzte eta itotabizi dira. Lehen bezeroak bizitza guztirako ziren eta egun baldintzaonenak eskaintzen dizkietenengana joaten dira. Horrek guztiak gurelana asko zaildu du. Zorionez, erretiratu egin naiz. Azken urteetanburuhausteak etengabeak ziren: norbaitek mailegua ordaintzeari utziziola, enpresa batek ordainketak eten zituela…

 

Gainera, lehia lehen baino askoz erehandiagoa da.

Garai batean Banco de Vizcaya, BancoGuipuzcoano eta bi kutxak bakarrik zeuden Zumarragan. Ez zegoenbezero bila joan beharrik. Egun, berriz, 10-12 konpainia ezberdinekdituzte bulegoak Zumarragan.

 

Egun bankuak eta aurrezki kutxak ezdira dirua gordetzera eta maileguak ematera mugatzen.

Lehen kontu korronteak, agerikoaurrezki-libretak eta epe finkorako aurrezki-gordailuak besterik ezzeuden. Mailegu oso gutxi ematen ziren. Oso mugatuak zeuden. LankideAurrezki Kutxan 1983a arte ez genuen hipotekarik eman. HipotekakKutxak bakarrik ematen zituen. Seguruekin-eta ere gero hasi ginen.Enpresekin, berriz, asko lan egiten genuen.

 

Maileguen izaera asko aldatu al da?

Bai. Garai hartan premiazko gauzetarakosoilik eskatzen zen. Auto oso gutxi zeuden eta gehienok alokairuanbizi ginen. Egungoaren guztiz kontrakoa zen. Niri Brasileraoporretara joateko mailegu eske etorri zitzaizkidan. Toki xumeagobatera joatea aholkatu nion eta Brasil gustuko duela esan zidan.Beste batzuk lanean hasi eta bigarren hilabetean Audi autoa erosteko24.000 euroko maileguaren eske etortzen ziren. Bigarren eskuko autoxumea erostea aholkatu eta Audi autoak eta abiadura gustuko zituztelaerantzuten zizuten. Zer esango zenien ba? Gero ordaintzen bazuten…

 

Lehen bulegoetan lagun askok lan egitenzenutela esan duzu. Egun, berriz, oso gutxik.

Lehia handia dagoenez eta lanaordenagailuen laguntzaz egiten denez jendea soberan dago. Bezeroaklortzeko bakarrik behar da jendea. Gauza batzuetan hobera egin dugueta beste batzuetan ez horrenbeste.

 

Bestalde, bankuek eta aurrezki kutxeksekula baino irudi okerragoa dute.

Zorionez jendeak badaki banketxetakoeta aurrezki kutxetako langileek ez dutela ezeren ardura. Banka etapolitikariak oso gaizki ikusita daude. Banku handiek batez eresekulako irabaziak dituzte eta jende asko kexati ageri da. Lehen ezzen halakorik gertatzen. Jendea ezjakinagoa zen.

 

Diruarekin lan egiten duzue. Nolaikusten da egoera ekonomikoa banketxe edo aurrezki kutxa batenbulegotik?

Egoera txarra da. Langabezia handiadago eta enpresak larri dabiltza. Lehengoan Gipuzkoako enpresen %60akaurten galerak izango dituela irakurri nuen egunkarian. Hori delaeta, geroz eta zailagoa dute maileguak lortzea. Gurpil zoroa da.Batzuek krisiak bi urte iraungo duela diote, besteek bost urteiraungo duela… Baina hemen beti bezala bizi garela uste dut. Denaden, ni Beasainen bizi naiz eta han gaueko giroa izugarri jaitsi delaesan beharra dut. Eta Eroski Bidaiak agentziak Beasainen duenbulegoko arduradunak, berriz, aurten jende gehiena penintsulangelditu dela esan dit. Denetarako ez da iristen, baina batzuekaurreztea gustuko dute eta beste batzuek berriz duten guztiagastatzen dute. Madrildik behera askoz ere gutxiagorekin bizitzenohituta daude, baina duela lau urte arte sekulako maileguak ematenziren hemen. Kanpotik etorritako notarioak sustatu egiten ziren.Hemen sekulako negozioa zuten, baina asko jaitsi da.

 

Bankuek ez al zuten erruaren zati bat?Duela urte batzuk errazegi ematen zituzten maileguak eta egunzailtasun gehiegi jartzen dituzte.

Hala da. Egun ere maileguak ematendira, baina konfiantzazko jendeari bakarrik.

 

Nola daiteke inor gainera zetorkigunazez jabetzea?

Egia esan, zer edo zer gertatuko zelaargi zegoen. Izan ere, etxebizitzak euren benetako balioaren osogainetik tasatzen ari ziren. Egun etxebizitza horiek %60 balio duteeta banku askok arazoak izan ditzakete.

 

Herri ezberdinetan lan egin duzu.Batetik bestera alderik nabaritu al duzu?

Bai. Sinesgaitza da horren toki txikianzein ezberdinak garen. Zumarragan eta Beasainen erdaldun asko daudeeta Oñatin edo Azpeitian, berriz, ia denak euskaldunak dira.Euskaldunoi ez zaigu gustatzen banketxe batetik bestera ibiltzea gurediruarengatik zenbat emango diguten galdezka. Baserritar asko diruasartu eta urtetan ez dira bere bila itzultzen. Bestalde, herrietandenok elkar ezagutzen dugu. Bezero guztiak ezagutzen nituen eta sartubezain pronto banekien zertara zetozen. Hirietan trajedun batbulegoan sartzen bazaie ez dute jakiterik diputatua den edo ziriasartzera joan zaien.

 

Bestalde, Arrasaten lan egin duzu:Lankide Aurrezki Kutxaren etxean.

Hura beste mundu bat da. Herrigehienetan Kutxak bezeroen %50a du, baina Arrasaten herritarren %80kooperatibista da eta Caja Laboralen bezeroa da. Lau bulego etazentrala ditu bertan.

 

Zein da zure lanaren alderik onena?

Jendearekin harremana. Lagun asko eginditut eta laguntzeko aukera izan dut.

 

Eta okerrena?

Norbaitek ordaintzeari uztea, adibidez.Zorionez nik ez dut lapurretarik jasan, baina mailegua jaso ez dutenjendearen mehatxuak jasatea suertatu zait.

 

Otsailean erretiratu zinen. Zer egitenduzu ordutik?

Bidaiatzea eta kirola egitea. Ilintxataldeko atezaina izan nintzen, Goierri saskibaloi taldean ere jokatunuen… Goierri soldadutzara joan nintzenean utzi nuen eta azkenurteotan squashean eta tenisean jokatu dut batez ere. Egunero egitendut kirola. Ikusteko ere atsegin dut kirola.

 

Bidaiatzea gustuko duzula esan duzu.

22 urterekin autoa erosi nuen etaordutik ez diot bidaiatzeari utzi. 30 bat herrialdetan izan naiz:Brasil, Argentina, Chile, Mexiko, Kanada, Txina, Jordania, Israel,Egipto, Tunez, Europako 20 bat herrialde… Gehien gustatu zaizkidantokiak Argentina eta Brasil dira. Erretiratu egin naizenez, urteanbidaia pare bat egiteko asmoa dut.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
4

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT