Euriak kaosa eragin du Gipuzkoanasteburuan. Azken bi egunetan botatako euri jasak zenbait ibaiekgainezka egitera ekarri zuen, eta uholdeak sortu dira batez ereDonostialdean eta Tolosaldean. Andoain eta Lasarte artean N-1a itxiegin zuten atzo, Oria ibaia hazi eta errepidera atera eta gero;Irunen, 76 urteko gizon bat desagertuta dago.
Urretxun eta Zumarragan ere euriagogotik egin du. Argitaratutako datuen arabera, 56 litro ur bilduziren metro koadroko igandean. Dena den, eta Urola erreka atzo askohazita bazihoan ere (argazkian), euriteek ez dute aparteko eraginikutzi. Gaur, erreka poliki poliki bere onera bueltatzen ari da, etaEuskalmetek dionez, datozen orduetan eguraldiak hobera egingo du.Euria egiten jarraituko du, baina gutxiago botako du. Arratsaldeaneta gauen atertzera egingo du.
Errepidean arazo batzuk sortzen ari daeuritea
Trafikoa.net webgunean jakitera emandutenez, Zumarragatik Azkoitiara doan GI-631 errepidean luiziak egondira eta trafikoa motel dabil. 33. kilometroan gertatu da luizia.Webgune beraren arabera, Legorretan ere beste luizi bat gertatu da15:00ak aldera eta trafikoa geldirik izan dute. Idiazabalen etaOrmaiztegin ere istripu bana izan da.
Ikusi bideoa:
Argazkia eta bideoa: Urola erreka hazita, atzo
Egilea: Gotzon Aranburu