Pasa den astean Osoko Bilkura ospatuzuten Urretxun. 2012. urteko udal tasen igoera landu zuten bertan.Oro har, Urretxuko Udalak %3ko igoera aplikatu die tasei, KPIakfinkatu duena, alegia. Igoera desberdina da bestelako puntubatzuetan.
Zaborrei dagokienez, igoera %10ekoaizan da, Sasieta Mankomunitateak hala proposatuta. Turismoei etamotozikloei dagokienean, tasaren igoera %2aren eta %5aren arteanizango dute: potentziaren, kontsumoaren eta kutsaduraren araberaigoera handiagoa edo txikiagoa izango da. Kontsumoa eta kutsaduragutxitzea sarituko da, halaber.
Etxeetako ur kontagailuei dagokienean,%200a izan da igoera. Aquagest-en proposamenez, Urretxuko Udalaktelekontagailuak ezartzearen aldeko apustua egin du. Ur horniketarenerrendimendua txikiagoa den lekuetan hasiko dira telekontagailuakezartzen, eta 3 edo 4 urteko epean herriko eraikin guztietan jarrikodute.
Azkenik, kirol zerbitzuen kasuan,Udalak iazko ildotik jarraituko du. Kirol txartel edo abonu bakarralehenetsiko du, prezioak mantenduz.