Urteroko ohiturari jarriatuz, SanMartin eguna ospatuko dute bihar Urretxun. 1674 urtean, Nekolaldekardenalak Santa Anastasiaren gorpuzkinak Jativatik Urretxuraekartzeko agindua eman zuen. Ordutik martirari eskainitako jaiakindarra hartzen joan ziren, eta gaur egun herriko jai nagusiak dira.Baina ordura arte, San Martinen omenez ospatzen ziren jaiak. Egun,herriko jai nagusiak ez badira ere, eguna bera jai giroan ospatzekoohirturari eusten zaio Urretxun.
Bihar, Gernikako Arbola plazan egingodituzte eguneko ospakizun gehientsuenak. 17:00etatik 21:00etara”Martintxo” txerria ikusgai izango da. Ordutegi horretan gainera,bi urdaiazpiko zozketatzeko txartelak salduko dira. Urteak dira,txerria beharrean urdaiazpikoak zozketatzen dituztela Urretxun.21:00etan egingo da zozketa eta orduan emango dira jakitera zenbakiirabazleak zeintzuk diren. Azken urteetan bezala, aurten eretxarteletatik ateratzen den dirua, Nikaraguako Nagarote eskualderabidaliko dute, bertako haurrak eta euren amak laguntzeko.
Haurrentzako jolasak ere antolatudituzte bostetarako, eta odolkiak dastatzeko aukera ere izango da,noski. 18:45etik 21:00etara odolki pintxoak banatuko dituzte SanMartin auzoko bizilagunek, doan. Musikarik ere ez da faltako.Iparragirre Balerdi musika tailerrak eta txistulari elkarteakkalejira egingo dute kaleetan zehar 19:30ean hasita. Ordu beteberanduago San Martin auzoan egibngo dute geldialdia Gernikako Arbolaplazan amaitzeko.
Aterpe jubilatuen elkartea
Urteak dira Aterpe jubilatuen elkarteakere, San Martin eguna ospatzen duela. 13:30ean odolki eta tripakipintxoen dastaketa izango dute. 17:00etan berriz, dantzaldia izangodute. Bi ekimenak elkartean bertan izango dira.