Batxillergo eta DBHko ikasleek etaberen gurasoek Neds filma ikusteko aukera izango dute gaur, ZelaiArizti aretoan, Zineskolaren eskutik. Ikasleek goizean ikusitakofilma arratsaldean ikusteko aukera izango dute gurasoek, 18:30ean.
Urretxuko eta Zumarragako udaleksustatzen duten Zineskola programaren helburua, nerabezaroan sordaitezkeen arazoen aurrean prebentzio lana egitea da.
Emanaldia hasi aurretik, programakoteknikari batek aurkezpena egingo du. Filma bukatu ostean,mahaingurua egingo dute, seme-alabekin hitz egiteko bideak eman etaeztabaidatzeko. Film bakoitzarekin batera, idatzi bat banatuko dietegurasoei, jardunaldi bakoitzeko ideia nagusiak argitzen lagundukodieten gogoetekin eta jarraibideekin.
Filmaren zertzeladak
Neds filma Peter Mullanek zuzendu zueniaz. Mullan hezkuntzaren munduan lan egindakoa da, eta filmeanarrakastatik porrotera igaro den mutikoaren istorioa kontatzen du.John McGill izena du gazte horrek. Itxaropen gutxi eskaintzen diongirotik ihes egiteko ahaleginean, ikasle ona izatetik gaizkile-taldebateko kide izatera iritsiko da. Duen errealitate horrekin berarekin,gauza ezberdinak egiteko aukerak sortzen zaizkion arte.