Jon Alvarez, xake taldeko delegatuberriak esan zuenez, «euskararen alorrean, xakerako materialdidaktikoa ez dago oso garatuta sarean». Zulo hori bete nahi duXakea 2.0-k. Urretxuko Udalari arazo horri irtenbide bat topatzekoproiektu bat aurkeztu zioten, eta ideia honen oinarrian webgune batsortu zuten: xakea.org, «xakean jokatzen erakusten duenlehenbiziko euskarazko webgunea».
Sareko atariak hainbat alor biltzenditu. Batetik, xakearen balioak zerrendatzen dituen artikulu sortajarri dute ikusgai. Eskoletan, zeharkako irakasgai gisa egin direnxake ekintzen eta jokoen atala ere badu. Hemen, ikastetxeetan egindiren lehiaketen informazioa jaso dute. Hezkuntza materiala ere badaatal honetan, hastapen bideoen forman. Bideo hauetan, xake jokokomugimenduak, hasierak, amaierak, xake matea edota taktikak erakustendituzte. Xake eskoletan ematen diren gaiak biltzen dituzte bideohauek, eta epe ertainean maila altuagoei zuzendutako materiala igokodute atal honetara.
Datu base bat ere osatu dute, xake matedesberdinak bilduz. Datu hauek era askean bilatu eta jaitsi daitezkenorbere ordenagailura. «Zelatak» ere jaso dituzte,partiden hasieretako mugimenduekin eta trikimailuekin. Proiektuakbeste hainbat alor ere baditu, esan zutenez, «oraindik garatugabeak».
Jokaleku birtual bat ere gehitu diote webguneari,oraingoz ingelesez dagoena. Zerbitzu hau ere, epe ertainean euskarazeskaintzen saiatuko direla esan zuen Alvarezek, proiektua euskarazegitea «garrantzitsua delako».
Sare bat ere sortu nahi dute,«monitoreak, xakelariak eta ikasleak bilduko dituena».Era berean, xakea.org web plataforma euskarazko xake materialasortzeko baliatuko dutela ere iragarri du.
Julen Albisuaren lanari aitortza egindio taldeak
Astearteko agerraldia omenaldi bategiteko ere baliatu zuten. Julen Albisua omendu zuten bertan, hamabiurtez xake elkartean egin duen lanagatik. Albisuak berak testu batirakurri zuen.
Bertan, Goierri xake elkartearenhistoriaren errepaso bat egin zuen. 1999an sortu zen taldea, xakeagustuko zuen herritar batzuek zaletuei talde bat sortzeko deialdiaireki zietenean. Bi herrietako talde bat sortu nahi zuten. UrretxukoUdalarekin bildu ziren, kultur etxean, eta hauek proiektuaegonkortzeko eskaria luzatu zieten, Goierri elkartera igorriz, «haubaitzen herrian kirol arloaz arduratzen zena» esan zuenAlbisuak.
Goierri elkartearekin bildu ziren, etahauekin adostasun batera iritsi ziren. Goierri elkartea erabilikozuten xake partidetarako. Talde bat sortu zuten, eta Gipuzkoakoligan, bi urtetan lehen mailara igotzea lortu zuten. Urte batzuetara,maila galdu eta bigarren mailan ibili ziren beste hainbat urtez.Denbora tarte horretan, zuzendaritza taldea aldatu zuten, eta HurkoMendigurenek eta Julen Albisuak berak hartu zuten lekukoa. «Festetantxapelketak egiten genituen, anaitutako herrien arteko txapelketasortu zen…» oroitu zuen Albisuak.
Azkenean, ordea, taldea nolabait«apurtu» egin zen. Hala ere, «gehien behar zuenunean» erreleboa jaso du taldeak, eta aurrerantzean, JonAlvarez arduratuko da elkarteko delegatu lanaz. Juan Luis Ayusok,Goierri elkarteko kideak, ere esker oneko hitzak izan zituenAlbisuarentzako. «Zorionak Juleni, hamabi urte hauetan ia gureelkarteko kide izan delako. Oso polita da, azken lehiaketetan gertatubezala, 80 ume elkartean jokatzera elkartzea». Horregatik,«eskerrak» eman zizkion Albisuari. Udalari xakeanjokatzeko egoitza bat ere eskatu zion Ayusok. Albisuari garaikur bat eman zioten,bertaratutako zaletuen txalo artean.
Egilea: Goierriko Hitza