Zintzo Mintzo eta Zingi Zango euskaraelkarteek eta Mankomunitateak sustatuta, irailean jarri zen martxan”Tabernariei euskaraz” bideo esketxen lehiaketa. Behin epeakamaituta, herritarrei eta horretarako bildutako epaimahaiari dagokielanik onena aukeratzea.
Guztira bost lan aurkeztu dira, hasierabatean aurreikusita zegoena baino maila eta kalitate handiagoarekin.Orain, herritarrei dagokie botoa ematea, otamotz.eus web gunearenbitartez. Izen-abizenak, telefonoa eta herria zeintzuk direnzehaztu beharko du bakoitzak. Herritar bakoitzeko boto bakarraonartuko da, eta lehiaketa Goierri Garaira mugatua dagoenez,Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko bizilagunen botoaksoilik zenbatuko dira.
Batetik, aipatutako webgunean botoaeman duten herritarren artean bi lagunentzako afari bat zozketatukoda eta bestetik, bideo onena aukeratzerakoan bi sari banatuko dira.Herritarrek beraiek aukeratutako bideo-esketx onenari 200 eurokosaria emango zaio, epaimahaiak aukeratutakoari aldiz, 300 euro.
Argazkia: Zintzo Mintzo eta Zingi Zangoelkarteetako kideak, bideo esketxak aurkezten