Giza probak modan jarri dira Urretxuneta Zumarragan, urte batzuetatik hona. Kirol mota honetakoerakustaldiak gaina jotzen dute gainera, abenduan. Aurten, gisahonetako bi proba izango dira hil honetan, 11an eta 17an.
Zumarragako gizon proba taldeko kideek,ohiko gizon proba saiotik haratagoko ikuskizuna eskainiko duteabenduaren 11an. Probak berezitasun bat baino gehiago izango ditu.Hasteko, ohiko 1.700 kiloko harriaren ordez, Zumarragako harri handiaerabiliko dute probarako. Zumarragako harri handiak 2.700 kilo ditu,eta duen pisuagatik, oso gutxitan erabili izan da mota honetakoprobak egiteko.
Orain 30 urte
Noticias de Gipuzkoa egunkarianargitaratu denez, Zumarragako harri handia orain 30 urte erabili zenazkenengoz Euskadi plazan. Zumarragara sarri etortzen zen Kantabriakokamiolari batek, harriaz hitz egiten entzun eta idi parea ekarri zuenharria mugitzeko, baita lortu ere. Harriarekin azkeneko saioa, orain10 urte egin zen Urretxun. Igeldo eta Belarretaren idiak neurtu zirenorduan. Azken honen animaliek irabazi zuten, plaza gehiago eginda.
Oraingoan, Zumarragako gizon-probataldea, hiru idi era zaldi baten aurka arituko da. Hamabi lagunezosatutako taldeak eta hiru idiek 2.700 kiloko harriari egingo diotetira. Zaldiari, 1.000 kiloko harria jarriko diote. Hogei minutukodenboran, plaza gehien egitea lortzen duenak, irabaziko dunorgehiagoka. Saioa Zumarragako Euskadi plazan egingo da, 12:00etatikaurrera.
Abenduaren 17an emakumeen txanda
Giza-proba gehiago izango da abenduanzehar. 17an, Izazpi emakume-proba taldea, Markinako Denok-Batgizon-proba taldearen aurka neurtuko da. Errebantxa saioa izango da.Kasu honetan, mutilen harriak 1.000 kiloko pisua izango du, etaemakumeenak 600 kilo. Talde bakoitza zortzi lagunek osatuko dute etalanerako denbora, hogei minutukoa izango da. Saioa, Herri KirolFederazioaren arautegiaren barruan kontrolatuta egongo da.
Giza-proba ekitaldia UrretxukoBarrenkaleko probalekuan izango da, 17:00etan hasita.
Argazkia: Zumarragako gizon-probataldea (utzita)