Goierriko hainbat udalek dioteDeikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso artean eraiki nahi duten 120kilometroko goi tentsioko lineak interes orokorrerako ez duela«inongo justifikaziorik». Hala, autobide elektrikoaridesadostasuna agertzeko mozioa onartu dute Zerainen, Araman,Mutiloan, Seguran, Ormaiztegin, Itsasondon, Gaintzan, Urretxun,Ordizian, Gabirian eta Legazpian.
Proiektu berri hori Gasteiz-Muruartelinea ordezkatzera dator, zeina ingurumenari eragiten zizkionkalteengatik eta proiektuak sortu zuen jendarteko kontrakotasunagatikbaztertua izan zen. Goierriko Udalek jakitera eman dutenez, lineaberriaren ezaugarriak aurrekoaren antzekoak dira: 42-46 metrokoaltuera duten dorreak jartzeko asmoa dute, bata bestearengandik400-500 metroko distantziara.
Udalen iritziz, ingurumenarekiko etapaisaiarekiko izango duen eragina «ez da onargarria, kontuanhartzen diren 19 zatietatik 17tan babestutako eremu edota espezierenbaten gain eragina izango baitu. Ondorioz, proposatzen diren 69aukeretatik bat berak ere ez lituzke beteko gutxiengo baldintzak,ingurumen ikuspegi batetik».
Osasunean eragina
Udalek diotenez gauza bera gertatzen daosasunean eragina duten eremu elektromagnetikoekin, «aukeradesberdinetatik bat berak ere ez baititu betetzen Europar Batasunakaholkatzen dituen badaezpadako distantzia irizpideak. Zehazki, 19zatietatik 14tan herri guneak daude 500 metroko distantzia bainogutxiagora, Nafarroako eta Gipuzkoako 43 herri, hain zuzen».
Udalek salatu dutenez, guzti horrizenbait arlotan dagoen «informazio eskasi larria» erantsibehar zaio, «ez baitakigu goi tentsioko lineak esaterako,esparru sozio-ekonomikoan eta aisialdi eremuan zein turismoan zernolako eragina izango duen».
Guzti horregatik, Goierriko udal horiekonartutako mozioaren arabera, goi tentsioko linearekin etaDeikaztelun aurreikusten duten azpiestazioaren proiektuarekinerabateko desadostasuna agertu dute, baita Red Eléctrica deEspaña S.A.-ren Hasierako Dokumentuan ageri diren balizkopasabide guztiekin ere. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiari etaBatzar Nagusiei, EAEko Gobernuari zein Parlamentuari eta Ingurumeneta Nekazaritza eta Itsas Ministerioari aipatutako proiektuariezezkoa eman diezaioten eskatu diete, «interes orokorrerakooinarrizkoak diren eremuetako paisaian eta ingurumenean onargarriakez diren ondorioak izan ditzakeelako».
Azkenik, akordio hori instituzio horieibidaltzeaz gain, komunikabideen bitartez publiko egiteko konpromisoaere hartu dute Goierriko udal horiek.
Egilea: Aimar Maiz (Gabiriarrak blog-a)