Goierriko bost herritako 54 baserrisaritu zituzten larubatean Legazpin, Goimen landa eremuarengarapenerako agentziak eta eskualdeko bost herrik antolatu dutenbigarren sariketan. ”Baserritarra, natur zaintzaile” goiburupean,iaz egin zuten, Zumarragan, lehenbiziko aldiz deialdia, ”arrakasta”eduki zuena. Aurten udalerri bat gehiago sartu da sariketan,Ormaiztegi. Beste laurak Goierri Garaikoak dira: Zumarraga, Urretxu,Legazpi eta Ezkio-Itsaso.
Legazpiko kultur etxean egin zutenekitaldian ehun bat lagun bildu ziren. Bi sailetan bereizita sarituzituzten baserriak: aktibitatea esklusiboki nekazaritzara bideratutadutenena batetik (1.000na euro jaso dituzte), eta aktibitate mistoadutenak bestetik, baserriko lanei eutsi bai, baina ‘kanpoan’ erelan egiten dutenak (300na euro).
”Denok gozatzen dugun paisaia etabazterrak ez dira kasualitatearen fruitu, urteen poderioz gurebaserritarrek sortutakoak baizik”, aitortu dute erakundeetakoordezkariek. ”Beraz, baserriaren funtzioa ezin dugu mugatu haragi,barazki edo esne ekoizle izatera eta horien produkziora”.
Natur zaintzaile sariketaren bigarrendeialdira 76 baserriren hautagaitzak aurkeztu zituzten, sariakjasotzeko. Horietatik 54k lortu zuten errekonozimendua etadiru-saria. Saritutakoetatik 18k nekazaritza dute jarduera nagusia,eta gainontzeko 36ek jarduera mistoa dute.
Sariketako epaileek hiru arlo aztertuzituzten: etxearen eta inguruaren zainketa; nekazaritza jarduerarenoreka; eta ingurumenarekiko jarrera. 2010eko sariketan 44 baserrisaritu zituzten (14 baserritik bizi direnak, 30 mistoak). Aurtenhamar gehiago izan dira. Legazpiko 21, Zumarragako 13, Urretxuko etaEzkio-Itsasoko zortzina, eta Ormaiztegiko lau baserritako kideek jasodute gaur saria.
- Urretxu: Donardegi, Agerre, Iturbe Behekoa, Beain (baserritik bizi direnak). Zuloaga, Ipiñarrieta, Erratzu Goikoa, Larreaga (mistoak).
- Zumarraga: Oraa Goikoa, Aitza, Saltsamendi, Sagaspe (baserritik bizi direnak). Gurrutxaga Garakoa, Leturiondo, Aitzabaso, Olarte, Urruzti, Urruti, Landaburu, Gurrutxaga Azpikoa, Agerre (mistoak).
- Ezkio-Itsaso: Garaion Bekoa, Hariztizabal (baserritik bizi direnak). Pagoa, Urruti, Urkulegi, Zelaa, Igartza, Urteaga (jarduera mistoa).
- Legazpi: Muntegi, Igaralde Goena, Urtatza, Makatzaga, Arizti Goikoa, Egizabal, Erraizabal (baserritik bizi direnak). Agirrezabal, Biurrain, Elortza, Zelanda Bekoa, Egizear, Lakiola Haundi, Uerkalde, Astaola, Eguzkitza, Barrendiola, Telleri, Zabaleta, Muru (mistoak).
- Ormaiztegi: Olaberrieta Txiki (baserritik bizi direnak). Udabarro Azpikoa, Iraegi, Lizarralde (mistoak).
Egilea: Aimar Maiz (Goierriko Hitza)