
Bihar iluntzean iritsiko dira ErregeMagoak Zumarragara. Baina aurretik, beren etorrerarako dena prestatubehar da. Hori dela eta, Kabalgataren unean arazorik izan ez dadinZumarragako udaltzaingoak neurriak hartuko ditu; honek egunerokotrafikoan eragingo du.
Jakitera eman dutenez, bihar, ostegunagoizeko 10etatik gaueko 10ak arte debekatuta egongo da aparkatzeaSoraluze kalean, Euskadi enparantzan, Legazpi kalean eta Iparragirrehiribidean. Era berean, arratsaldeko 7etatik aurrera, kabalgatapasatzeko unean San Gregorio kalea, Urdaneta hiribidea, Eliz-Kale,Iparragirre hiribidea, Pietate kalea eta S. Esnaola kalea,ibilgailuentzako itxita egongo dira.
Trafikoan ez ezik, autobusengeltokietan ere aldaketak izango dira. Hala, Zumarraga-Zumaia lineakoautobusa Geltokietako enparantzan soilik geldituko da 19:30ean.Zumaiarantz abiatuko da zuzenean, Eliza pareko geltokian gelditugabe.
Legazpi eta Ospitalea batzen dituenlineako autobusak Geltokietako enparantzan soilik egingo dutegeldialdia 19:05 eta 20:05 bitartean. Kontrako noranzkoan dabiltzanakaldiz (Ospitalea-Legazpi), Geltokietako enparantzan eta ”Berriki”parean geldituko dira 19:35 eta 20:35 bitartean.