Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Dani Garcia: Urolatik Getafera (174. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2012/01/16
Otamotz

Nolatan halako futbol zaletasuna?

Jose Migel Barandiaran kalekoanaizenez, umetan eguna Argixao futbol zelaian ematen nuen. Ez da egoten beti gora heltzeko aukerarik, baina nik zortea izan nuen. Herrian nire parekoak edo hobeak diren batzuek ez dute zorte hori izan. Urolan hasi nintzen eta lehen taldean partida batzuk jokatu nituen, Aranzadi entrenatzaile zenean. Jubenil mailako lehen urtean Euskadiko selekziotik deitu zidaten eta ondoren Realetik. Bi urte eman nituen Realean. Ez zidaten kontratua luzatu nahi izan eta alde egin behar izan nuen. Hemen eskaintzaren bat edo beste izan nuen, baina ez zen nik nahi nuena. Hala, Alacantera joan nintzen.

Zer moduz Realean?

Ondo. Partida asko jokatzen nituen eta urte batean Liga irabazi genuen eta Kopan hirugarrenak izan ginen. Euskadiko selekzioarekin, berriz, Espainiako txapeldunordeak izan ginen. Realean entrenatzailea Kodro nuen eta berarekin primeran moldatzen nintzen, baina aipatu nahi ez ditudan beste kontu batzuengatik Realetik alde egin behar izan nuen. Kodro pertsona bikaina da.

Zer egin zenuen Reala utzitakoan?

Hemen inguruan eskaintzaren bat edo beste izan nuen, baina nire agenteak kanpora joatea komeni zitzaidala esan zidan eta Alacantera joan nintzen. Bigarren taldean hasi nintzen eta abenduan lehen taldera igo ninduten. Denboraldi hartan Bigarren Amailatik Bigarren B mailara jaitsi ginen. Iaz ez nuen nahi bezain beste jokatu eta Getafera joan nintzen.

Zer moduz Getafen?

Oso gustura nago. Aurre denboraldia lehen taldearekin egin nuen, Holandan. Gainera, Valladolideko torneoan jokatu nuen Mikel Balentziagaren aurka. Ligan bigarren taldearekin jokatzen ari naiz eta 19 partidatik 18 jokatu ditut. Futbolariak jokatu beharra du.

Lehen taldea gertu ikusten al duzu?

Urrun ikusten dut, nire postuan seilagun baitaude eta gainera beteranoak eta onak baitira. Lehen taldean jokatzen badut ondo eta bestela ere bai. Nire helburua jokatzea da, talde batean izan edo bestean.

Nolako jokalaria zara?

Defentsiboa naiz, baina taldea antolatzen badakit. Lehen erasokorragoa nintzen. Ez didate zelai erditik aurrera pasatzen uzten.

Noren tankerakoa zara?

Busquetsen tankerakoa. Motzean berabaino okerragoa naiz, baina berak baino gehiago jokatzen dut luzean. Baloia berreskuratzea eta ondoren luzean jokatzea da nire dohainik onena.

Zenbat urteko kontratua duzu Getaferekin?

Urte bakarrekoa. Ez nuen luzeagoa sinatu nahi. Ez dakit non izango naizen datorren denboraldian, baina Euskadin ez dut uste. Izan ere, hemen Bigarren B mailako talde gutxi daude eta euren jokoa oso fisikoa da. Getafekoek eurekin jarraitzea nahi dutela esan didate, baina ikusi egin behar.

Non bizi zara?

Pinton, Getafetik bost kilometrora.Frantses batekin bizi naiz. Izan ere, espainiar guztiek bakarrik bizinahi zuten eta lehen aldia da etxetik kanpo pisu batean bizi naizela.Alacanten erresidentzia batean bizi nintzen. Ondo moldatzen naiz.Dagoeneko jatorduak prestatzen ikasi dut.

dani_garcia_02.jpg

Nolakoa da zure egunerokoa?

Gurasoek ikastea nahi dute, bainadagoeneko bi karrera hasi eta utzi egin ditut. Zer edo zer ikasi nahidut, baina egia esan ikasketak utziz gero oso zaila da gero berriro ikasten hastea. Gorputz Heziketa ikasi nahi nuen, bainaSelektibitatean ez nuen nota ona atera eta ezin izan nuen. EnpresaZientziak eta Turismo ikasketekin hasi nintzen, baina utzi eginnituen. Bestelakoan, Getafen goizetan entrenatzen dut. Gero bazkariaprestatu, bazkaldu eta gimnasiora edo buelta bat ematera joaten naiz.Ahal dudanean futbol partidak ikustera joaten naiz. Madrilen aukerazabala dago. Egunero dago zer egin.

Zer moduzko giroa duzue Getafe B taldean?

Oso ona. Ia denok gazteak gara eta horigarrantzitsua da. Alacanten ere oso gustura egon nintzen. OscarMartin zumarragarra ere han zegoen. Egun Sestaon dago. Iaz lau golbakarrik sartu zituen eta aurten dagoeneko bost daramatza. Sestaonsartzen ditu gol gehien. Lehenago ere bertan izan zen Toquerorekineta hamabost sartu zituen. Toquerok lau bakarrik sartu zituen, bainaAthleticekin fitxatu zuen. Egia esan, gol asko Toqueroren lanariesker sartu zituen.

Lehen taldeko jokalariekin harremanik ba al duzu?

Aurre denboraldia eurekin egin nuen.Denetik dago. Batzuk oso jatorrak dira: Real Madrilen jokatu dutenMiguel Torres eta Mosquera, Moya atezainak aholku asko eman dizkit,Guizarekin barre asko egiten da…

Gogorra izan al zen etxetik joatea?

Bai. Gurasoei agur esatea gogorra izanzen, garai hartan neskalaguna hemengoa nuen… Dagoeneko hiru urtedaramatzat etxetik kanpo eta jada ez zait hain gogorra egiten, bainagurasoen eta lagunen falta nabari dut noski. Herrian ez naiz osoezaguna, oso gaztetan joan bainintzen. Euskadiko selekziora joatennintzenean taldekideek Urola taldekoa nor da? Galdetzen zuten. Izanere, gehienak Realakoak, Athleticekoak eta Alavesekoak ziren eta niherri bateko taldekoa izatea harrigarria iruditzen zitzaien.

Norekin jokatu zenuen Euskadiko selekzioan eta Realean?

Euskadiko selekzioan Athleticeko DeMarcos, Iturrasperekin eta San Joserekin aritu nintzen eta RealekoIllarramendi eta Iñigo Martinezekin. Garai hartan jendeakMartinezengan zuen itxaropen gutxien. Erdilari jokatzen zuen, bainaondoren atzelari postuan jokatzen hasi eta ordutik asko hobetu du. Ona zela ikusten zen, baina ez horren besterako. Illarramendi, ordea, betidanik da jokalari bikaina. Entrenamenduetan egiten zuena ikuskizun hutsa zen. Gainera, pertsona oso umila da. Besteoi izugarri gustatzen zaiguna berak errez eta lasai egiten du. Realean Griezmannekin ere jokatu nuen. Jokalari oso ona zen, baina pertsona bezala aldatu egin dela uste dut.

Non ikusten duzu Illarramendi?

Ez du toperik. Realean ondo ari da, baina talde hobea behar du hobetzeko. Athleticeko San Jose ere taldehandi batera joango dela uste dut.

Iñigo Martinezen golekin txundituta geldituko zinen.

Realean nengoenean entrenamenduetanzelai erditik gola sartzen saiatzen ginen eta dagoeneko sekulakokolpea zuen. Baina kontua ez da hori, ausar-tzea are garrantzitsuagoada. Asko pozten naiz beragatik eta bere gurasoengatik, oso jatorrakbaitira.

Zein taldetakoa zara?

Nire familiakoak Real Madrilekoak direnez, ni ere bai. Nire bigarren taldea, berriz, Athletic da. Realari ez diot ezer txarrik opa, baina pasatu zitzaizkidanak etagero…

Realaran partidak ikusten al dituzu?

Bai. Gol TV dut etxean eta ahal ditudanpartida guztiak ikusten ditut. Getafera joaten direnean Realekoekineta Athleticekoekin gelditzeko asmoa dut. Futbolak hori du ona: lagunasko egiten dira. Euskadiko selekzioan egun asko eman genituenkontzentratuta eta lagun onak egin nituen. Bartzelona taldeko OierOlazabal ere laguna dut eta Madrilera etortzen den bakoitzeanelkarrekin egoten gara.

Zein ikusten duzu gorago, Reala alaGetafe?

Getafek jokalari hobeak dituela ustedut. Realean ez dute epe luzean lan egiten uzten. Montanier ondo hasizen, baina berehala kritikak etorri ziren. Taldeari lasai lan egiten utzi behar zaio. Emaitzak ez dira egun batetik bestera heltzen.Begira Bielsaren adibidea: hasieran Athleticek ez zuen partidarikirabazten eta orain nahiko ondo ari da jokatzen. Realak ere lortuko du, lasaitasuna badu. Illarramendi eta Martinezekin ondo atera zaie eta harrobiko beste batzuei ere aukera eman beharko liekete. Realakjokalari onak ditu harrobian.

Zein da gehien gustatzen zaizunjokalaria?

Egungoen artean, nire postuan, XabiAlonso. Nire kuttuna De la Red zen, baina bihotzeko arazo bat izan zuen eta dagoeneko ezin du jokatu. Udan lagunarteko bat jokatu genuen Real Madrilen entrenamendu zelaian eta nire idoloa dela esan nion. Nire ustez jokatzerik balu Xabi Alonsorekin Bartzelonari aurre egiteko gai izango lirateke.

Nork irabazi behar du Liga?

Iaz Real Madrilek ez zuen aurtengo erregulartasuna. Bartzelona batzuetan lasaitu egiten da, baina ez dakit nork irabaziko duen. Liga oso luzea da. Jaitsiera postuetan ere borroka latza izango da. Racingek asko hobetu beharko du jaitsi nahiez badu. Ea ez dudan asmatzen, baina Reala ere hortxe ibiliko da .Baita Mallorca, Sporting, Getafe, Betis… Villarreal Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da eta gora egingo du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT