Aurten ere Urola K.E-ko triatloitaldeak ekin dio duatloi-triatloi denboraldi berriari. TaldeaZumarraga, Urretxu, Legazpi eta beste zenbait tokitako 35 kirolarikosatzen dute. Triatloi taldeak berrikuntzak dakartza aurten,nabarmenena izen aldaketarena. Aurrerantzean Urola Plazaola TriatloiTaldea izango da taldearen izen ofiziala.
2012 urteko denboraldiari negukotriatloiek eman diote hasiera. Larunbatean Jakan egin zen proban Josetxo Mujikak lasterketabikaina osatu eta gero, Espainiako txapelketa irabazi du 55 eta 59urtekoen mailan.
Jakako proban 10 kilometro korrika, 33kilometro bizikletan eta iraupen eskian 10 kilometro egin behar izanzituzten parte hartzaileek. Korrika saioa herrigunean zehar eginzuten, ondoren, Candanchuko gainera arteko bidea bizikletan igo etaamaitzeko Candachun bertan egin zuten eski saioa. Txapelketa nagusiaJon Erguin goierritarrak irabazi zuen 2:27:08ko denbora eginda,Josetxo Mujikak, 2:48:34ko denbora egin zuen.
Hurrengo topaguneak Neguko TriatloikoEuskadiko Txapelketa (Isaban) eta Barakaldoko duatloia izango dira, biak otsailaren 12an.
2011ko zirkuituko sailkapenak
Horrez gain, aste honetan argitaratudira 2011ko Euskal Zirkuituko sailkapenak. Duatloiean Josetxo Mujikak 4. postua lortu du 2011kosailkapen orokorrean eta garaipena beteranoen 2. mailan. Triatloieanberriz, Josetxo Mujika 2. izan da beteranoen 2. mailan eta emakumeenmailan Gema Hernandez 4. eta Rosa Martin 5. sailkatu dira. Taldekakosailkapenak oraindik ez dituzte argitaratu.