Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

2012rako milioi bat euro gutxiagoko aurrekontua aurkeztu du Bilduk

Urretxu eta Zumarraga
2012/02/21
Otamotz

Urretxuko udal gobernuak 2012 urterako proposatuko dituen aurrekontuak aurkeztu ziuen pasa den ostegunean jendaurrean. Kontuak garbi! izenburupean egindako aurkezpena izan zen, Urretxun, egiten den gisa honetako lehenengo ekimena izan zen.

 

Oihane Zabaletak, Urretxuko alkateak hartu zuen hitza lehenengo, udalaren egungo argazki orokorra egiteko. Esan zuenez, «gerrikoa estutu beharko dugu aurten, eta asko. Ikasturte honetarako 7,5 milioi bat euroko aurrekontua aurreikusten dugu. Aurreko urteekin alderatuta milioi bat euro gutxiago, gutxi gorabehera».

 

Aurtengo aurrekontuan murrizketa aurreikusteaz gainera, aurreko legegintzaldietatik pilatu den zorra ordaintzeko dauka udalak, «hau udaletxe guztietan gertatzen da. Aurreko urteetan indarrean egon den mailegu-sistemaren ondorioa da, porrot egin duen sistemarena, alegia». Urretxuko udalak 2009 eta 2011 legegintzaldietako zorra bueltatu behar dio aurten Gipuzkoako Foru Aldundiari. «Hiru bide ditugu zor honi aurre egiteko», argitu zuen alkateak: «bat, aurrekontuak puztea. Bi, ahal dugun moduan zorra kitatzea eta 2013 urtea zerotik hastea. Eta hiru, dugun zorrari aurre egiteko mailegu bat eskatzea». Oraindik ez dute bide baten edo beste baten aldeko hautua egin, baina «guk bigarren aukera hobesten dugu», azaldu zuen Zabaletak, nahiz eta badakiten horrek «gerrikoa gehiago estutzera behartuko gaituela».


Inbertsio gutxi 2012an

Gauzak horrela, 2012an inbertsio gutxi egitea aurreikusten da. Unai Badiola zinegotziak adierazi zuenez, «beharrezkoak diren obrak bakarrik egingo dira. Gainontzean, herria bere horretan mantentzera bideratuko dugu dirua». Horretaz gainera, 2015era bitarteko ildo-politikoak ere zehaztu dituzte. Hala, sei estrategia nagusi izango ditu ardatz etorkizuneko Urretxuk. «Bizitzeko atsegina, euskalduna, integratzailea, ingurumenari errespetua diona eta berezko nortasuna duen herria izango da», argitu zuen alkateak. Estrategia hauek aurrera eramateko lau ardatz nagusik «berebiziko garrantzia» izango dute legegintzaldi honetan Bilduren proposamenaren arabera: euskarak, parekidetasunak, ingurumenak eta parte hartzeak, hain zuzen.

 

Ildo nagusi hauek kontutan hartuta antolatu dituzte urte honetan aurrera eraman beharreko ekintzak. Hala, hasita zeuden obrak amaitu dituzte, Gernikako Arbola plazakoa eta udaletxea berritzekoa. Baina aurreikusita zeuden batzuk bertan behera geldituko dira «Santa Barbaran, Agerre bidea hobetzeko lanak eta Isabeleko peatonalizazioa, momentuz ez dira aurrera eramango», azaldu zuen Badiolak. Gainerakoan, zebrabide gehiago altxatuko dituzte, «Kalerrotakoak igotzea aurreikusten da». Gainera, argiteria ekoefizientearen aldeko apustua egingo da eta udaleko baliabide propioak amortizatzeko ahalegin berezia egingo da.

 

Arlo soziokulturalean aurrekontuak %15eko jaitsiera izango du. Kirol eta kultura taldeetan ez ezik, gainontzeko atal guztietan egingo dira murrizketak. Festetan %10 jaitsiko da diru partida, euskarazko komunikabideen diru laguntzak %25 egingo du behera eta udalak antolatutako kultur ekitaldietan %10 gutxiago gastatuko da.

 

Landa garapena eta ingurumen sailetarako aurrekontua bereizi egingo da, bakoitzak bere partida izango du. Mugen digitalizazioa egingo da. Gainontzean ferietarako eta zaintza berezietarako%15eko jaitsiera aurreikusten da bi kasuetan. Herri bide eta baserri bideen mantenurako 6.000 euroko partida bideratuko da. Ingurumenari dagokionean, kutsadura maila aztertzeko hainbat lan egin dira. Aurten ere, Arcelor Mittali eta gainontzeko enpresei kutsaduraren jarraipena egin nahi zaie, Zumarragako udalarekin elkarlanean.

 

Sustapen sozialari dagokionez, iazko aurrekontua mantenduko da. Larrialdi egoeran daudenentzako diru laguntzak %75,16 igoko ditu udalak eta garapen bidean daudenentzako laguntza %0,7ra jaitsiko da. Aisialdirako eskaintzan %36ko beherakada egongo da. Gainontzean, immigrazioari balore positiboa eman eta krisiak eragindako egoerei aurre egiteko ekintzak bultzatuko dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
4

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
5

Zumarragako Udalak 60 euroko erosketa bonuak bidaliko dizkie 2010etik 2019ra jaiotakoei

2025/07/08
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT