Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Peio Galvez: «Herritarrak gogoeta egitera bultzatu nahi ditut lan honekin»

Urretxu eta Zumarraga
2012/03/21
Otamotz

Peio Galvezek (Urretxu, 1975), psikologia ikasketak egin ditu eta, gaur egun, komunikazio aholkularia da Gipuzkoako Foru Aldundian. Urretxuar balioen ikerketarako eta definiziorako beka lana aurkeztuko du bihar. Urretxuko Udalak 2010ean aurkeztu zuen beka, «urretxuar balioak alde guztietan ikertzeko eta definitzeko» helburuarekin. Galvezena izan zen lehiaketa publikora aurkeztu zen proiektu bakarra.

Hamar hilabeteko epea izan du lana egiteko, eta behin lana amaituta, bihar egingo du aurkezpena, 19:00etan, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.

Zeri  buruzkoa da egin duzun lana?
Oso gai orokorra da, eta lehenengo, lana egiteko modua zehaztea izan zen. Beka deialdian balioen ikerketa eta definizioa egitea baino ez zuen aipatzen. Ez zen adierazten zein mailatan egin nahi zen, hau da, urretxuarren beraien balioak zehaztu nahi ziren, herriarenak orokorrean…  

Nondik hasi zinen orduan, tira egiten?
Herri baten balioak zeintzuk diren eta nork jorratzen dituen galdetu nion nire buruari. Lagunekin gaiari buruz hitz egin eta gero, ondorio garbi batera iritsi nintzen: herri baten balioak taldeek lantzen dituztela, alegia. Hortaz, ia hasiera-hasieratik, oso garbi izan nuen taldeak izango zirela nire lanaren oinarria.

Behin hori zehaztuta, nola gorpuztu duzu lana?
Behin lanaren oinarria taldeak izango zirela zehaztuta, hiru zutabetan oinarritutako metodo bat diseinatu nuen. Historia edo Urretxuren garapen sozio politikoa, taldeak ikertzea eta aztertzea eta Euskal Jaia. Hasiera batean bi zutabe ezberdindu nituen, baina bila hasita, Euskal Jaiak aparteko sail bat merezi zuela ikusi nuen.

Zergatik?
Euskal Jaia bera, balioen erakusleiho bat delako. Ehunka karroza egin dira historian zehar, era hamaika gai landu dituzte herritarrek. Hasieran, gehienak naziotasunarekin lotutakoak ziren, baina, gaur egun, denetariko gaiak aipatzen dira. Urretxuko balioen isla garrantzitsua da.

Zein da lana egiterako orduan jarraitu duzun metodologia?
Metodo diakronikoa erabili dut. Hau da, balio bakoitza zehazteko, Urretxu herri bezala sortu zenetik gaur arte izan duen garapena zein izan den aztertu dut. Horrekin, Urretxuren gaur egungo argazki soziologikoa atera dut. Orain 50 urte zegoenaren guztiz ezberdina da, dudarik gabe, balioak ere aldatu egin direlako.

Taldeak aipatu dituzu. Zein talde aukeratu dituzu?
Urretxun talde asko dago, eta ezinezkoa da guztiekin egotea. Herritik sortutako taldeak aukeratu ditut, politikoki autonomoak, irabazi asmorik gabekoak, irekiak eta denboran iraunkorrak. Txistulari taldea, Lurra dantza taldea, Lekaio kultur taldea, bertso eskola, Zintzo Mintzo euskara elkartea eta Eraldatzen emakume taldea, besteak beste.


Batzuk kanpoan gelditu dira.
Bai. Gaixoekin zerikusia duten taldeak, Alkoholiko Anonimoak eta Urgadiel bezalakoak, edo elkarte gastronomikoak, artearekin zerikusia dutenak… Herrian lagundu eta elkartasuna adierazteko taldeak baino, balioetan eragin nahi duten taldeak aukeratu ditut.

Zein da taldeekin egin duzun lana?
Batez ere liburutegiko lana izan da. Taldeekin egon aurretik beraiei buruz jada argitaratuta zegoen informazioa biltzea izan zen egin nuen lehenengo lana. Kaixo aldizkaria, Mende bat iruditan bildumako liburuak, Otamotz eta Internet izan dira, batez ere, nire informazio iturri nagusiak. Taldeekin bilerak beste inon topatu ez ditudan datuak galdetzeko eta zalantzak argitzeko baliatu ditut.

Behin informazioa jasota, nola landu duzu?
Batez ere, datuen aurkezpen bat da egin dudana. Horrekin batera, aurkitutako zenbait pasadizo eta gertaera ere sartu ditut, lana irakurtzeko errazagoa egiteko. Finean, irakurleari ondorio propioak ateratzeko bitarteko bat eskaini nahi izan diot. Herritarrak gogoeta egitera bultzatu nahi izan ditut. Nire ondorioak ere agertzen dira noski, baina era xumean, horrelako lan bat egiten duenaren ardura den heinean.

Ba al da kontatu daitekeen pasadizoren bat?
Bai, noski. Lanaren helburua ez zen pasadizoak eta istorioak biltzea, baina baten bateren edo besteren aipua egin dut. Bila nenbilela eskutitz batekin egin nuen topo, 1.700 urte ingurukoa zen. Garai hartan, Baroikoa etxean jauntxoak bizi ziren, eta, antza denez, familia hartako alaba batez maitemindu zen haren irakaslea, eta eskutitz hartan bere sentimenduen berri ematen zion neskatxari. Eskutitza euskaraz idatzita dago. Harritzekoa da, garai hartan Urretxun ez zela euskara erabiltzen uste baitzen.

Zer ondoriotara iritsi zara?
Lehenengo eta behin esan behar dut Urretxu oso balio sendoak dituen herria dela. Askotan entzuten dugu balioak galtzen ari direla, baina nik ondorioztatu dudanaren arabera, balioak aldatuz joan dira. Gaur egun dauden balioak ez dira orain 50 urte indarrean zeudenen berdinak, baina horrek ez du esan nahi egon ez daudenik.

Zer da bada, aldatu dena?
Egin dudan ikerketan zehar ikusi dudanaren arabera, 70. hamarkadara arte Urretxun zegoen balio sistema kristautasunean oinarrituta zegoen. Hori hainbat daturekin azaltzen saiatu naiz. Hortik aurrera, ordea, gauzak aldatuz joan ziren, eta ordura arte indarrean egon ziren balioak galduz joan ziren. Trukean beste batzuk agertuz joan dira: ekologismoa eta pertsonen arteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, batez ere, baina baita, kirol zaletasuna eta parte hartzea bezalakoak ere.

Zer irakurketa egin daiteke horren gainean?
Nik uste, trantsizio garai batean gaudela. Oraindik balio kristauak, adibidez, egon badaude, baina gero eta gutxiago. Hau da, gure balioak aldatuz doaz, hori garbi dago, baina ez daukagu oso garbi nora goazen. Oraindik ez da kristautasuna bezalako balio sistema sendorik sortu gure artean.

Espero ez zenuen zerbaitekin topo egin duzu?
Gehien harritu nauena, egia esan, kristautasunaren balioak garai bateko Urretxuko gizartean zein errotuta zeuden jaktiea izan da. Datuak daude Urretxu oso herri kristaua zela baieztatzen dutenak. Asko ziren urtean zehar santuei eskainita egiten ziren erritualak eta gurtzak. Argitaratuta dauden zenbait daturen arabera, garai batean 100 prozesio egiten ziren urteko.

Errealitatean, zertarako izan daiteke erabilgarria lan hau?
Lehenengo, Urretxuren argazki soziologiko bat egiteko balio du. Inoiz ez da horrelako lanik egin herrian, ezta inguruan ere, nik dakidala. Bestetik, taldeak haien artean ezagutzeko ere balio dezake. Azkenik, eta hori zen udalaren hasierako helburua, argazki erreal batean oinarrituta ahaleginak non egin behar diren eta non ez zehazteko balioko du. Gainera, badaude herriaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat izen ere. Nik proposamen moduan jarri ditut, euren lana nolabait aitortzeko balio dezan behintzat. 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT