Goiz osoko jardunaldia izan da. Goierri garaiko Uggasa garapen agentziak antolatu du Sortzen Topagunea. Bailarako ekintzaileen arteko hartu emana indartzeko foroa izateko xedearekin. Gaur goizean egin dutena, hirugarrena izan da, eta 40 ekintzaile inguru elkartu dira Urretxuko Mugitegian dagoen enpresa inkubategian.
Goizeko bederatzietan ireki dute izena emateko tartea, eta Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak egindako ongi etorriaren ondoren, Banproko Tomas Elorriagak lehenengo hitzaldia eskaini du. Lan prozesuei heldu die adituak, nolakoak izan behar dira lan taldearen arteko kideen sinergiak sor daitezen? Aurrerantzean eman beharreko urratsei buruzko solasaldia izan dute jarraian, eta jardunaldiaren emaitzak Oihulari Klown taldeak bildu ditu eguerdi partean.