Amaitu da Goñiren 21. Omenezkoa. Afizionatu mailako pilota txapelketako finalak 300 ikusle bildu zituen atzo, Zumarragako Beloki frontoian. Lau t’erdiko promesetan Santxo eta Elezkano II.a neurtu ziren. Elezkanok irabazi zuen (11-22). Binako seniorretan, Larrañaga-Aldape eta Elezkano I-Diez bikoteak neurtu ziren. Bigarrenek irabazi zuten (13-22).
Goñiren Omenezko lehiaketatik pasatako pilotari asko igo da profesional mailara, esate baterako, Aritz Lasa urretxuarra. Atzo, behin partidak amaituta, txapelak jantzi zituzten irabazleek. Egun, afizionatu mailan dauden pilotari onenen artean dauden pilotariak dira. Diezi, lehiaketako jokalaririk onena izateagatik, bi lagunentzako afarirako txartela eman zioten.