Atzo ospatu zuten Antion Pazko Bigarreneko jaia. Aurtengoan eguraldi onak lagunduta, Antioko baseliza inguruetan egin ahal izan dute. Izan ere, askotan Zumarragako Euskadi plazara jaitsi ohi dute festa eguraldi txarrak behartuta. Atzokoan, Antioko inguruak bete egin zituen jendeak. Haurrentzako jolasak egon ziren, Arkaitzeta elkartetik ekarritako txokolate jana, udal ordezkariek Ama Birjinari egindako bisita eta aizkolarien erakustaldia.
Aizkora proban ondoko aizkolariek parte hartu zuten: Xabier Zaldua zumarragarra, Xabier Dorronsoro zeraindarra, Ezkioko Jose Ugarteburu eta Mikel Larrañaga azpeitiarra. Javier Aranberri Elorriaga aizkolari zumarragarra parte hartzekoa zen, baina ez zen erakustaldian egon hainbat arazo tarteko.
Ikusi jarraian Gotzon Aranburuk eginiko bideoa: