Urola eskubaloi taldeko jokalari gazteak Lloret de Mar-eko txapelketan izan dira
Urola eskubaloi elkarteko bost talde Lloret de Mar-eko (Girona) nazioarteko txapelketan parte hartu dute. Neskez eta mutilez osatutako taldeak izan dira, bi mailatan banatuta: 15 urte azpiko jokalariak eta 17 urte azpikoak. Jokalariekin batera entrenatzaileak, zuzendaritza taldeko kideak eta gurasoak joan dira Kataluniara. Guztira, 85 lagun inguru. Sei garaikur ekarri dituzte. Urola A taldea txapeldun geratu zen 17 urte azpikoen artean, eta Barça taldearen kontra jokatu zuten, txapelketatik kanpo. Partida honetarako txapelketako arauak ez zituzten bete, eta Urolako jubenilen taldeko jokalari guztiek izan zuten Elite mailako Barça taldearen kontra jokatzeko aukera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide