Pasa den astean egin zen ekimenaDonostian, Euskal Herriko diseinatzaile gazteei zuzenduta. Auzmendieta Soraluze bat datoz, hemen inguruan gisa honetako ekimen gutxiegiten direla esatean. Lehiaketa bera baino garrantzitsuagoa,«elkarren artean ezagutzeko ematen digun aukera» dela dioSoraluzek. Lehiaketa Getxoko diseinatzaile batzuek irabazi zuten,baina irabaztea baino gehiago, «gu bezala, beste gazte asko erebadagoela jakiteak» aurrera jarraitzeko animoak ematen dituelagehitu du Auzmendik.Biak dira urretxuarrak eta biak diradiseinatzaile gazteak. Baina bakoitzaren ibilbideak ez dubestearenarekin zerikusirik.
Soraluze, Sabadellen ikasketak amaitueta gero, Bartzelonan aritu zen Juan Pedro Lopez diseinatzailearekinurte betez lanean. «Asko ikasi nuen berarekin», gogoratu du.«Diseinatzaile txikia da, oso talde txikia ginen, bera, ni etajostun bat, baina Parisen eta Kazakhstanen zenbait diseinu aurkeztugenituen», gaineratu du.Handik Brasilera joan zen, eta bertan biziizan da azken sei urteetan, orain hiru hilabete herrira itzuli denarte. Hasieran, antzerkirako arropak egiten zituen bertan. Ondoren,Casa de Creadores delakoari esker, bere diseinu propioak egitekoaukera izan zuen: «bi bilduma aurkezten nituen urtero, negukoa etaudakoa», dio. Dena den, «han, hemen baino erraztasun gehiago topatunituen horretarako», azaldu du.
Hasi berriaren ilusioa
Irati Auzmendi, aldiz, hasi berria da.Pasa den urteko ekainean amaitu zituen ikasketak, «eskola berdineanegin genuen karrera», dio. Ondoren, hiru hilabete eman zituenLondresen lagun batekin. Modarekin zerikusia duten ikastaroak eginzituen bertan, «enpresa propioa nola bideratu ikasi nuen, etazilargintzan aritzeko aukera ere izan nuen», esan du.
Londresen baina, proiektu handiago bathasi zen gorpuzten Auzmendi. «Laguna eta biok marka ideia bat hasigara garatzen. Hurrengo urteari begira, udako bilduma aurkeztuko duguelkarrekin», gaineratu du.
Kalekoa eta erromantikoa
Norberaren estiloaz galdetuta,ezberdintasunak ere nabariak dira. Auzmendik kaleko arropa egitea dugustuko. «Linea zuzenak egiten ditut, gazteengan pentsatuta. Batezere, mutilen patroiak erabiltzen ditut nesken arropak sortzeko»,argitu du.
Soraluzerena, erromantikoagoa da. «Nireestiloa, batez ere, oso femeninoa da. Arropa funtzionala egitea dutgustuko, baina beti gehitzen diot detaileren bat. Lazoak eta loreakjartzen ditut nonahi», dio. Diseinuak «norbaitek erostea dazailena», dio Soraluzek. Gainera, Auzmendik badaki, mundu honetan,talentua edukitzea bezain garrantzitsua dela «harremanak izatea».Modaren munduan toki bat egitea zaila dela badakite biek, bainagustuko duten hori egiteko gogorik ez zaie falta.
