La Salle Legazpiko DBHko ikasleak biharko antzerkirako entseguak egiten ari dira gaur, Zelai Ariztin
La Salle Legazpiko DBH 1 eta 4ko ikasleek ‘Paper handia’ antzezlan musikala taularatuko dute bihar eta etzi Zelai Ariztin aretoan. Azkeneko entseguak egiten ari dira gaur, goizez eta arratsaldez. Ikasleak ikasturte hasieratik egon dira entseguak egiten, eta antzerki taldean parte hartzea derrigorrezkoa izan ez bada ere, gehienak bildu dira egitasmora. Orduz kanpoko jarduera izan da, eta "ilusio" handiz heldu diotela esan dute ikasleek. DBH 1ekoek dantzak egingo dituzte. Antzerkiaren pisurik handiena, DBHko 4. mailako ikasleen esku dago. Antzerkia da, esan dutenez, elkarrekin egingo duten azkeneko ekintza; izan ere, datorren ikasturtean ikastetxez aldatuko dutelako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide