Duatloi eta triatloi denboraldiak hasi zirenetik, Urola Plazaola taldeko kirolariek probarik-proba aritu dira Euskal Herriko nahiz kanpoko tokietan. Aurreko asteburuan, adibidez, taldeko ordezkariak izan dira Bilbon, Deban, Valentzian eta Madrilen.
Goierri garaiko atletak hartzen ditu taldeak, batez ere. Taldekideak «pozik» daude aurtengo emaitzekin. «Emaitzak baino, taldeko atleten parte hartze zabala estimatzen dugu», diote. Euskal Duatloi Zirkuituko proba guztietan 15 lagunek parte hartu dute. Espainiako hainbat probatan 8 lagun izan dira. Guztiak kontuan izanda, Urola Plazaolako atletak 17 aldiz igo dira podiumera.