El Salvador Zumarragako goiko auzoa festetan murgilduta dago. Herri bazkarian 300 lagun bilduko zirela aurreratu zuten antolatzaileek, hainbeste izan ez diren arren, eguerdian bizilagun asko elkartu dira bazkarian. Izazpiko estalitako jolas-tokian izan da.
Arratsaldean karta partidak izan dira eta haurrentzako jolasak ere. Bihar motorzaleen topaketa dago goizean, eta arratsaldean saloi dantza ikuskizuna egongo dira, besteak beste.
