Urretxun eta Zumarragan mosaikoa egin dute herritarrek, Lizeoko jolas parkean. Guztien artean Herrira plataformaren izena irudikatu dute. Plataformako kideek, taldearen izaera anitza azpimarratu dute aste honetan GoiBerri aldizkarian eginiko elkarrizketan, eta gaurko argazkia horren erakusle izan da.
Arratsaldean bertso saioa ere egingo dute, 17:00etan Ederrena pilotalekuan. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Amets Arzalluz, Gorka Ojanguren, Nerea Elustondo, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanak Unai Elizasuk egingo ditu. Sarrera 12 eurotan egongo da salgai pilotalekuan bertan.
