Joseba Alberdi (Zumarraga, 1986)ingeniari informatikoa da, eta super konputagailuekin lotutakoikerketa batean murgilduta dago Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU)Informatika Fakultatean. Goi mailako ikasketak burutu ondoren, tesiaegiteko beka lortu du eta fisikaren alorrera zuzendutako proiektuanlanean ari da.
Master tesia aurkeztu zuen 2010ean, eta orain gutxiegindako lana argitaratu du, Analysis of performance and scaling ofthe scientific code Octopus (Octopus kode zientifikoarenerrendimendua eta eskalagarritasuna) izenburupean. Ikerketa ingelesez publikatu du, dioenez "ingelesa da zientziaren hizkuntza". Hala ere, informatikaren eremuan euskaraz lanean ari den ikerlari ugari dagoela dio. Alberdik, bere aldetik, euskarazko laburpena batu dio ingelesez argitaratutakoari. Argitaratu duen lana proiektuzabalagoaren atala da. Egun, Informatika Fakultateko Aldapaeta Kimika Fakultateko Nano-bio Spectroscopy grouptaldeekin elkarlanean ari da.
Bihar Goierriko Hitzan Alberdiri elkarrizketa argitaratuko dugu, super konputagailuen inguruko azalpenak emango ditu, baita bere lanaren nondik norakoak ere.