Asteartean egin zen Bilbon,Euskaltzaindiaren egoitza nagusian Azkue literatur lehiaketako saribanaketa. 11 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, gazteakliteraturaren mundura gerturatzeko helburuarekin. Aurten, orotara 157lan aurkeztu dira. Horietatik 46 Bizkaian, 73 Gipuzkoan, 2 IparEuskal Herrian eta 36 Nafarroan. Aipatutako lan guzti horien arteanlau sari eskuratu dituzte Urretxuko Iparragirre institutuko hiruikaslek.
A mailan, 11 eta 14 urte artekoenean,Amaia Rodriguezentzat izan da lehen saria poesian, Norbait joan dalanari esker. B mailan, 15 eta 18 urte artekoenean lehenengo bi sarijaso ditu Maialen Akizuk, bata prosan, Ez dago musik lanarekin etabestea poesian Idazten hasi da izenekoarekin. Mikel Aranburuk erepoesian jaso du saria, hirugarrena, Los Anjeles 2019 lanarekin.Hirurak Bilbon izan ziren sari banaketan.