Hondarribiko IV. Triatloian 500 atletaelkartu ziren irteeran. Ibone Sanchezekin batera Urolako beste zazpikirolariek parte hartu zuten. 750 metro bete zituzten igerian, 20kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika. Urolako kideek taldekoneskek egindako lana azpimarratu dute. Aintxiñe Kerejetak 25.postuan amaitu zuen proba eta Ainhoa Auzmendik 29ean. Gipuzkoakotxapelketan Sanchez bigarren geratu zen, eta taldeko neskek egindakolan onari esker, taldeko sailkapenean bigarrenak izan zirenUrolakoak. Urolako gizonezkoei dagokienez, denborarik onena JoseManuel Benitezek egin zuen, helmugara 84. postuan iritsi zelarik.Benitez, beterano bigarren mailan 5. sailkatu zen Gipuzkoakotxapelketan.
Urola taldeko atletak Ondarroara(Bizkaia) joango dira datorren asteburuan. Bertan, 18. OndarroakoTriatloia izango da, distantzia olinpikoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide