Ordurako, ohitura den bezala, baselizajendez lepo zegoen. Zumarragakoa da eliza barruan ezpatekin egitenden dantza bakarra. Gaurkoan, eliza kristauaren ordezkaritza oparoaizan da ermitan, eta Jose Inazio Munilla gotzainak esan du mezanagusia. Aurretik dantzatu dute Irrintzikoek ezpata dantza. Eta,dantzak iraun duen bitartean elizan elkartutako jendetzak arnasarieusten ziola zirudien. Gotzainaren agerraldia salbu, kronikahonetako eta aurreko urteetako muina berdintsua da. Baita amabirjinaren urteko irteera, Antioko Lagunen bizkar gainean egitenduena.
Behin eliza barruko dantza eginda,ermita kanpoko taulan dantza egiteko prestatu dira dantzariak; egitendituzten luzatzeak ere ohiturazkoak bihurtu dira. Usadioarijarraituta, emakume bati dantza eskaini diote. Gaur, Montse GarciaBilduko zinegotzia atera dute oholtzara. Goizeko egitarau ofizialekoazken geralekuak bertso doinua izanen du. Amaia Iturriotz, ImanolLazkano eta Gorka Azkarate aritu ziren atzokoan. Lazkanori oroigarriaeman dio Zumarragako Udalak, plazatan kantatzeari utziko diolairagarri eta gero.
Ohitura horiei guztiei gehitzen zaieegunari benetako izaera ematen diona: erromeria giroko kuadrillenbazkaria. Bakoitza bere mahaian kokatzen da bazkal orduan, aurretikbisitariak hartu dituzte eta bisitan joan dira beste mahaibatzuetara. Zumarragatik kanpo bizi direnak Antioko mahaira biltzekoeguna da, gaztetxoek parranda egiteko baimena duten lehenengo egunaedota lanean jai eskatzeko eguna. Finean, zumarragarrek, ohituraz,bihotzaren egutegian ezpata dantzarien kolore gorriaz margotutakoeguna da.
Gaurko egitarauaren azkeneko ekintzak
Jatsiera 20:30ean egingo dute AntiotikEitzaga auzora eginez. Euskadi plazan elkartuko dira 21:15ean etadantzariek eguneko azkeneko lana egingo dute, kaleko ezpata dantzaplazan dantzatuko dute. Bihar idi probak daude, hiru saio egingodituzte plazan. Lehenengoa 12:00etan izango da eta ondoko itzainekparte hartuko dute: Elias Zaldua, Iñaki Idigoras eta Xabier Zaldua.Hurrengo saioa 17:30ean izango da eta azkena 21:00etan.