Agerraldia hasteko, zenbait daturenirakurketa egin zuen Itziar Agirre bozeramaileak. 2011ko iraila eta2012ko ekaina bitartean, egin diren bilera eta osoko bilkuren gainekohausnarketa egin zuen. EAJ alderdiak orokorrean «partaidetzaaktiboa» izan duela ondorioztatu dute, eta «arduraz» jokatu duelabatzorde guztietan, «proposamenak luzatuz eta lankidetza bultzatuz».
EAJren jarrera
Urretxuko Udalak gai garrantzitsuenengainean hartutako erabakien inguruan bere alderdiak duen iritziarenberri ere eman zuen Agirrek. Gogor kritikatu zuen adibidez, Urretxukobalioak liburuaren argitalpena eta Kaixo aldizkariak jasandako itxuraaldaketa. Lehenengoaren kasuan, krisi egoeran bekaren eta argitalpenkostuen artean 12.000 euro gastatu zirela adierazi zuen,argitalpenaren edukia «kritikagarria» dela gehituz.
Kaixo aldizkariaren gainean, besteakbeste, argitalpenaren aurrekontua iaz baino 8.000 euro garestiagoadela aipatu zuen. Urretxun bosgarren edukiontzia jartzeko lehenengopausoak eman direla, eta «dagoeneko herritarren %63ak izena emanduela» jakinarazi zuen, oposizioak egindako lana goraipatuz.
Udalaren egoera ekonomikoa etaUrretxuko 2020 sozietate publikoaren jardunak «oso arduratuta»dituela ere esan zuen. Gastuak gehiago murriztea «beharrezkotzat»jo zuen, sozietatearen egoera «behin betiko argitu» dadila eskatuz.Amaitzeko, udal gobernuak arau subsidiarioak «udalbatzaren iritzirenkontra» onartu dituela gogorarazi zuen beste behin.
Etorkizunari begira
Zumarragarekin, mankomunitatearekin etaGoierrirekin «lankidetzan» jarraitzeko apustua egiten du EAJk.Baita, formazioa eta garapen ekonomikoa sustatzeko proiektuak aurreraeramateko ere. Airearen kalitatea hobetzea lehentasunetako bat izangoda. Eremu lokalagoan Irimo inguruneko jarduera industriala eta«proiektu urbanistikoa» bultzatuko dute. Lizeoko gunea «geldituko»dute, eta herriko zenbait gune hobetzen ahaleginduko dira. Udalmailan, benetako parte hartzea eta gardentasuna defendatuko dituzte.