1926ko maiatzaren 2an inauguratu zutenFlorenzio Idigoras zumarragarraren tailerrean landutako gurutzea.Burdinezko gurutzea Juan de Dios Mendizabalek gidatutako idiek igozuten Belokiraino. Jakak, gainera, zumarragarrek egindako lanagoraipatu zuen, «eguraldi makurrari ere aurre egin behar izanzioten». Jakak idatzita utzitako testuetan gurutzea 750 kiloburdinez osatuta dagoela dio, bederatzi metro eta erdiko altueraduela eta aurrekontua 1.500 pezetakoa izan zela. Diru hori guztiazumarragarrek emandakoarekin bildu zuten, baita itsasoz bestaldeanbizi ziren zumarragarrek bidalitakoarekin.
Diru emaileak kategoria ezberdinekoakizan zitezkeen: lehenengo mailakoak, bigarrenekoak eta fundatzaileak.Emaileek gurutzea argiztatzeko eskaera egin zezaketen, eta bakoitzak,beti ere, kategoriak baliatutako gau kopurua izango zuen. Horrelaospatzen zituzten jaiotzak, ezkontzak edota familia ospakizunak.Eskaerak zabaldu zituzten eta pezeta baten trukean edozeinek eginahal izan zuen eskaera 1936 urtera arte, Espainiako gerrara arte,hain zuzen. Orduan betirako itzali zen Belokiko argia.
Bidean geratu zen gurutzearen ondoanedo azpian aterpetxea egiteko asmoa. Orain, garai bateko zumardiarengaina, pinu artean ezkutatuta dago, ikusi nahi duenarentzat.
Datorren igandeko Belokiko festaren inguruko jakingarriakbihar Goierriko Hitzan