Une honetan bederatzi talde ari diralanean parte-hartze prozesuan, 90 bat urretxuar gutxi gorabehera,«hainbat gai eta proiektu eztabaidatzen eta sakontzen», alkateakzehaztu duenez. Jon Altolagirre parte-hartze zinegotziak zehaztu dituzeintzuk diren web gune berriaren helburuak. «Partaide diren elkarteedo norbanako guztiek euren lekua izatea nahi dugu. Bestetik,eztabaidak eta proposamenak jasotzeko gunea ere izango da», aipatudu. Gainera, urretxuar guztiei irekitako gunea izango da, «egitenden guztiaren berri izateko».
Gattiken produkzioak taldeak sortu duweb gunea eta bertako kide Haritz Berasategik azaldu ditu nondiknorakoak. Helburu nagusia web gunea ahalik eta bisualena egitea izandela adierazi du, «bisitariek lehenengo begiradan informazio guztiaeskura izan dezaten». Gainontzean lau zutabetan banatuta dago gunea.Lehenengoan proposamenetarako gai nagusiak agertuko dira.Bigarrenean, proposatutako gaiak atalka banatuta. Hirugarrenainformatzeko gunea izango da, egutegia, deialdiak etab. Azkenekoan,berriz web gune guztiko edukia agertuko da.
