Glukosa probak egin ditu Urgadielek Diabetearen nazioarteko egunaren atarian
Etzi Diabetearen nazioarteko eguna da.Goierri garaian Urgadiel elkarteak diabete gaitza dutenak biltzenditu, baita senitartekoak ere. Aspaldiko ohiturari eutsiz, atzoUrretxuko, Zumarragako eta Legazpiko kaleetan glukosa proba egitekozazpi mahai jarri zituzten. Proba egiteaz gain informazioa ere banatuzuten. Urtero 700 proba inguru egiten dituzte. Atzokoan, eguralditxarragatik gutxiago egin zituztela uste du Angel Rico Urgadielekokideak, “nahiz eta oraindik ez ditugu kontuak atera”. Ricok, denadela, aurreratu du %15 proba gutxiago egin dituztela, gutxigorabehera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide