Urretxun prozesua herritarrekin bateraegin nahi da. Horregatik batzarrak modu parte hartzailean antolatudituzte. Arduradunak izendatzea eta eztabaidagai izango dutentxostenari aldaketak egitea izango dira, etziko bileraren eginbeharnagusienak, besteak beste. Herritar guztiak daude parte hartzeragonbidatuta; bilerari 9:30ean emango diote hasiera kultur etxean.
Hau izango da Urretxun egingo dutenlehendabiziko bilera, baina datozen hilabeteetarako egutegia erezehaztu dute dagoeneko. Abenduaren 15ean oinarri ideologikoeninguruko eztabaida izango da, urtarrilaren 26an, antolaketa ereduareneta funtzionamenduaren inguruko eztabaida, otsailaren 9an barnehauteskundeak eta otsailaren 23an Sorturen lehenengo kongresua.
Zumarragan bi saiotan
Zumarragan ere etzi egingo dutelehendabiziko bilkura. Bi saiotan antolatu dute batzarra: 11:00etatik13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Amalur elkartean bilduko dira,eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, «nahi duenak bertanbazkaltzeko aukera izango du». Zumarragako ezkertiar eta abertzaleguztial gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.