Ekitaldi hau Euskararen Eguna ospatzeko antolatu da eta 50 bat lagunek parte hartu dute: euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak. Launaka eseri dira eta hizkuntzari buruz aritu dira. Jarduera honen helburua euskara kalera ateratzea eta euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea da. Parte hartzaileen artean Ikerne Badiola Kultura eta Euskara diputatua eta Jon Balentziaga ETBko aurkezlea izan dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide