Prestakuntza berezirik egiten ari alzara?
Txapelketa baterako ere prestatu beharzara, jakina. Apustu batek prestakuntza luzeagoa eskatzen du,bestelako prestaketa da. Bizpahiru hilabete daramatzat Tolosarakoprestatzen.
Zertan datza prestakuntza hori?
Jaten duzuna zaindu behar duzu, loa eraederki zaindu behar da eta entrenamenduak egunero egin behar dituzu.
Zein da bada apustuan egingo duzunprobaren eta erakustaldi edo txapelketa baten arteko aldea?
Lanmotzagoak egin behar dira txapelketetan zein erakustaldietan; hogeiminutu inguruko lanak izaten dira. Apustuetan ordubetez aritu beharzara egurrak mozten.
Eguneroko bizitza aizkorara moldatubeharrean al zaude?
Bai. Ez bakarrik nik, ingurukoek ere bai.Ordutegiak direla, bazkariak direla… Ez dut bizitzaren ehunekoehuna baldintzatzen didala esango, baina erdia baino gehiago bai.
Izan ere, aizkora zuretzat zaletasunada.
Bai, nire ogibidea beste bat da.Zumarragako ArcelorMittal lantegian egiten dut lan, zortzi ordukotxandatan. Eta, azken hilabeteotan bi orduko entrenamenduak egitenditut, dela soinketa gelan, dela mendian, dela aizkoran…
Tolosan irabaziko al duzu?
Ahalegindukogara, bai. Nik aizkora lanak egingo ditut, baina nirekin kuadrillahandia etorriko da; laguntza handia daukat.
Zer eskatuko zenioke aurtengo aizkoradenboraldiari?
Iaz gertu geratu nintzen arren, ez nuenlortu lehenengo mailara igotzea. Ea aurten.
Bihar, Goierriko Hitzan apustuaren gaineko informazio zabalagoa
