
Gaur arratsaldean aurkeztu dute egitasmoa Bergarako udaletxean (Gipuzkoa) eta bertan izan dira Oihane Zabaleta Urretxuko alkatea eta Kepa Urzelai Legazpiko alkatea, Bergarako eta Antzuolako alkateekin batera. Zabaletak azaldu duenez, "obra horretan sortuko diren lan beharrei begira" jarri dute proiektua martxan lau udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lanak egingo dituzten Moyua eta Antzibar enpresek elkarlanean.
Errepidea eraikitzeko lanak egingo zituztela jakin zutenean jarri ziren Urretxuko Udaleko ordezkariak enpresa eraikitzaileko kideekin harremanetan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere berehala bat egin zuen proiektuarekin, Zabaletak azaldu duenez. "Lanek luze iraungo dute, eta eskualdeko langabetuei aukera bat emateko modua" zela pentsatu zuten. Hala, lau udaletan langabetuei zuzendutako inprimakiak jarriko dituzte udaletxetak osarreretan, nahi duten langabetuek bete ditzaten. Urretxun eta Legazpin bihar, urtarrilak 24, hasi eta otsailaren 2ra arte egongo da inprimakiak betetzeko aukera, goizetan.
Izena emateko, honako baldintzak bete behar direla zehaztu dute arratsaldeko aurkezpenean: eraikuntza lanetan esperientzia eta gida baimena izatea eta euskara edo gaztelania menperatzen dituzten adieraztea. Lau udaletan jasotzen dituzten inprimaki guztiak Moyua eta Antzibar enpresi helaraziko dizkiete, eta udalek ez dute hautaketa prozesuan parte hartuko.