
Zein da Irizarren bete duzun lana?
Koldo Saratxaga Irizarrera iritsizenean kalitate arduraduna izatea proposatu zidan, zazpi urtez betenuen lan hori. Kalitate arduradun gisa joan nintzen lehenengozIsraelera. Irizarrentzat garai hartan ez zen merkatu garrantzitsua,baina gerora saltoki inportanteena bilakatu da. 2004tik gaur arteurtean 200 bat kotxe –horrela deitzen diegu autobusei– salduditugu han. Negozioak israeldarrekin zein palestinarrekin egiten dituIrizarrek.
Zeintzuk dira hasierako bidaiahaietatik gorde dituzun irudiak?
Lanera joaten nintzen eta kalea gutxiikusten nuen, ez geneukan turismoa egiteko denbora asko. Hala etaguztiz ere, zer edo zer ikusten duzu. Esate baterako, 90ko hamarkadankaleek far west-a ematen zuten; gerrikoaren eskuin aldean arma etaezkerrean sakelako erraldoia eramaten zuen jendeak. Kontrol militarraikaragarria zen. Herrialde gisa, azpiegiturei dagokienez, gu bainoatzerago zegoen herria ikusi nuen.
Lehenengo bidaiaren eta azkenarenartean alde handia nabaritu al duzu?
Sekulakoa. Urteak pasa ahala aurreraegin dute eta egun punta-puntan dago Israel hainbat esparrutan. Egiaesateko, teknologian aspaldian egin dute lan, baina lan hori ez dahan agerikoa. Ni, nolanahi ere, Jerusalem inguruan ibili naiz beti,eta Tel Aviv-ekiko aldea oso handia da.
Zein da alde hori?
Tel Aviv hiriburuan askoz nabarmenagoada teknologian punta-puntan dagoen gizarte hori. Nire ustez, erlijioadago tartean. Jerusalem-en erlijioa errotuago dago. Tel Aviv, 80kilometrora dagoen arren, erabat laikoa dela esango nuke.
Hasieran eraman zenituen aurreiritziakasko aldatu al zaizkizu urteen poderioz?
Bai. Hemen irakurritakoa etaikusitakoa aintzat hartuta, palestinarren alde jotzen nuen. Baina,egia esateko, gauzak zuri edo beltz ez direla konturatzen zaraIsraelera egindako hainbeste bidaiaren ondoren.
Palestina estatu gisa onartu zutenNazio Batuek 2012ko azaroan. Herenegun Likud eskuineko alderdikoBenjamin Netanyahu-k irabazi zituen bozak. Zein esango zenuke delaegungo egoera?
Baketik gertuen egon ziren Oslon(Norvegia), 1993an, Yasir Arafat eta Isaac Rabin tarteko. Rabin eraileta bake aukera bertan behera geratu zen. Egun, bi aldeetan lidergohutsune handia dago. Israelgo politikariek, bestalde, sekulakoustelkeria erakutsi dute azken 15 urteetan: Olmert, Sharon, kartzelandagoen Katsav eta Netanyiahu bera ere afera ilunetan nahastuta egonda.
Bihar, Goierriko Hitzan, elkarrizketa osoa